Louis-Armand de Lom d'Arce, Lahontango baroia, (Baiona, 1666ko ekainaren 9a - Brunswick-Lüneburgeko hauteslerria, 1716ko apirilaren 21a) lapurtar antropologo eta esploratzailea izan zen[1].
Biografia
Gaskoniako leinu noble batean jaioa, 1674an aitarengandik Lahontango baroiaren titulua jarauntsi zuen. Frantziako Itsas Armadaren kidea zela, Kanadara bidali zuten, non Wisconsin eta Minnesota esploratu zituen. Europara itzuli zenean, Laku Handiei buruzko bere geografia ospetsu bilakatu zen. Bere asmakizunak orduko kartografoek onartuak izan ziren eta hurrengo ehun urteko mapetan agertu ziren, batez ere, Mississippiren balizko ibaiadar bat: rivière Longue izenekoa.
Erreferentziak