Los girasoles ciegos 2008ko José Luis Cuerda espainiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da, Alberto Méndezen izen bereko eleberrian oinarrituta.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ourense, 1940. Elena Vadillok etxeko atea beldurrez ixten duen bakoitzean, bere sekretuen giltza botatzen du. Haren senarrak, Ricardo, jazarpen ideologikoaren mehatxupean, urteak daramatza Elenita eta Lorenzo seme-alabekin bizi diren pisuan ezkutatuta. Salvador diakonoak, frontean borrokatu ondoren noraezean dabilenak, eskolak ematen ditu Lorenzo ikasten ari den ikastetxean, eta Elena jazartzen hasten da, alarguna dela uste baitu. Bestalde, Lalok eta haurdun dagoen Elenita neska-lagunak herrialdetik ihes egin behar dute, berak hilabeteak baitaramatza poliziaren zerrendetan.
Aktoreak
Kanpo estekak