Los Rabanos Soriako udalerri eta herria da. Los Rabanosen inguruan Navalcaballos, Tardajos de Duero eta Miranda de Duero kokaturik daude.
Udalerriak 10.011 hektarea dauzka gutxi gorabehera. Gaur egun, 525 biztanle ditu. 1021 metroko altueran kokatzen da. Los Rabanosetik oso hurbil Duero ibaia igarotzen da.
Soriako hegoaldean, Soria hiritik 6 kilometrora dago.
Historia
Erdi aroan, Los Rabanos “Comunidad de Villa y Tierra de Soria”-ren zati bat izan zen.
Antzinako erregimena erortzean, Rabanos, Sinoba eta Villarejo moduan sortu zen (Gaztela zaharraren parte bezala). 1842. urtean 70 etxebizitza eta 280 biztanle zeukan.
Festak
“San Isidro Labrador” jaien patroia da. Jaiak maiatzaren 15ean ospatzen dira.
Gainera, urrian, “La Virgen del Rosario” ospatzen dute biztanleek.
Gastronomia
80ko hamarkadan haren baratzeko produktuak ospetsuak eta ezagunak ziren Soria osoan.
Industria
Baratzeak, txerriak, hestebete-fabrika eta altzari-fabrikak.
Flora eta Fauna
Besteak beste, zuhaitzetan, karraska eta ametza; landaretan, berriz, belatxea, ezkaia eta salbia. Faunak erbia, untxia, eperra, orkatza eta basurdea eskaintzen ditu.