Los Chimberos, euskal folk musika talde bat da, nagusiki bilbainada azpigeneroan nagusi. Taldearen izenak bere Bilboko jatorria ongi adierazten du.
Ibilbidea
1939an Goyo Nadal musikariak bilbotar musika herrikoiaren alaitasun eta umore Zazpikaleetatik atera eta ona nonahi hedatzeko asmoz taldea osatu zuen. Garai hartan euskal musikaren azpigenero honi bilbainada ala txinberada deitzen zitzaion.
Urteen poderioz taldean musikari ugariren joan-etorria izan da, tartean Goyoz gain, Iñaki Nadal anaia, Felipe García, Jesus Ibarra, Jose Luis Basterra, Amando Ortega, Josetxu Landa, Baldomero Alvarez, Iñaki Mangado, Adolfo Aranzana, Josetxu Ferrer, etab.
Denborarekin bilbotar eta euskal abestiez gain beste eskualdeetako batzuk ere abestu zituzten, baina beti bilbotar eta euskal abestiak nagusi zirela. Euskal Herriaz gain Espainia, Europa eta Amerikan barna kontzertuak eman zituzten.
Bitxikeria gisa eta ironikoki, gipuzkoar txuri-urdin askok jakin ez arren bilbotar hauek Txuri-urdin ereserkiaren bi maite eta ezagunenetako baten egileak dira, hain zuzen ere, oraintxuki bai Atotxako zelaian nahiz Anoeta estadioan akordeoiaren doinu hotsa zeukana.
2000. urtean taldekideen ondorengoek taldea bersortu eta taberna nahiz antzokietan, Euskal Herriko nahiz beste herrialdeetako abestiak abesteari ekin zioten. Gaur egungo taldekideak bederatzi dira: Alberto Núñez, Koldo Villar eta Jon Basterra (ahotsak), Ibán Galdos (akordeoia), Bernardo Vázquez (bateria), Iñigo Corcuera (baxua eta kontrabaxua), Gorka Aginaga (pianoa), Josu Auinaga (gitarra) eta Patxi Goikoetxea (latindar perkusioak).
Ikus gainera
Kanpo estekak