Aurretik 1995. urterarte Michael Flatley dantzariak Riverdance izeneko dantza ikuskizunean dantzari nagusia izan zen, honekin mundu mailako ospea bereganatu zuelarik. Halere, sorkuntza kontrolarekin izan zituen hika-mika batzuen ondorioz ikuskizunan parte hartzetik laga zuen. Flatleyk futbol zelaiak, estadioak eta areto handiak betetzeko ahalmena zuen dantza ikuskizun bat egiteko ametsa zuen, ikuskizun honetan irlandar dantzari kopuru handi batek dantzatuko zuelarik.