Lonja (baita loia euskaraz) deritzona merkatarien biltokia da, Iberiar penintsulako tradizio batzuetan balore-burtsen eran funtzionatu dutenak. Handizkako merkataritzarako erabili ohi ziren eraikinak ziren, non eta merkatua txikizkako salmentari lotu ohi zaion, nahiz eta hiri oso baten elikagaien banaketa burutu ohi den merkatu zentralak ere badauden, lonjen parekideak izanik.
20. mendean zehar, arrain-lonja zentzuan zabaldu zen Euskal Herrian lonja kontzeptua.
Lonja tradizionalak
Lonja tradizionalen artean, Aragoiko Erresuma zeneko herrialdeetan eraikin bikainak egin ziren, hala nola Zetaren Lonja Valentzian, edo Alcañizkoa eta Zaragozakoa Aragoin.[1][2] Erresumaren indar komertzialaren lekuko izan ziren lonja horiek. Burtsa gisa funtzionatzen zuten, ardoa, olioa eta garia bezalako produktuen salerosketa erraztuz. Denborarekin, lonjak merkatarien behar aldakorretara egokitu ziren, eta finantza zerbitzuak eskaini zituzten, hala nola kreditu komertzialak eta aseguruen kontratazioa.