Esfenoide hezurraren loki azpiko gangarraren azpian eta masailezurraren tuberositatearen atzean kokatzen den espazioa da. Loki hobiarekin harremanetan egongo da.
Mugak
Goiko muga: Loki hobiaren beheko mugako egitura berdinak, baina orain goi alboko eta erdialdeko mugak izango dira.
Aurreko muga: Masailezurraren tuberositatea (beheko irudian 17 zenbakiarekin).
Alboaldeko muga: Barailezurraren adarra.
Erdialdeko muga: Esfenoidesaren pterigoide irtengunearen alboko xafla.
Atzetik irekita egongo da.
Edukiak
Loki-giharraren beheko zatia
Alboko eta erdialdeko pterigoide giharrak
Baraila-nerbioaren V3 eta bere erroak
Belarri-gongoila (Ganglion oticum)
Masail-arteria bere adarrekin
Patologia
LOKI AZPIKO HOBIKO OSTEOKONDROMA
Osteokondroma osagai oseo eta kartilaginosoz osaturiko tumore benignoa da. Tumore mota hau oso ohikoa da tumore oseoen artean. Normalean hezur luzeetan agertzen da (adibidez belaunaren inguruan), baina berez kartilagotik garatutako edozein hezurretan eman daiteke. Hala ere, garezurrean tumore hauek topatzea ez da oso ohikoa (kasuen %0,6 izaten da). Diagnostikorako tomografiak edota erresonantziak erabiltzen dira. Tumorearen ondorioz, barail nerbioa (trigeminoaren adarra) albo batera desplazatzen da. Honen ondorioz, gerta daiteke muskulu murtxikatzaileetan eragina izatea. Tratamendurako kirurgia erabiltzen da, modu honetan tumorea kenduz. Osteokondroma normalean ez da tumore maligno bihurtzen (soilik kasuen %1-2an gertatzen da), baina gomendagarria da aldizkako kontrolak egitea.[1]