Lokailu aurkariak aurkaritza adierazten duten lokailuak dira.
Gramatika
“Aurkari” hitzak berak adierazten duen gisan, lokailu hauek kontrakotasun zerbaiten berri ematen digute. Horrela, lokailu honek bi perpaus lotzen ditu diskurtsoan, bata bestearen kontra-edo jarriz:
«
|
Ni zinemara joango naiz. Zu, ordea etxean geratuko zara
Miren beti dago irribarrez. Maialen, aldiz, gehienetan haserre eta muturra zimurtua ikusiko duzu
|
»
|
Esaldiak horietan ikusten denez, bai ordea eta bai aldiz beste juntagailu baten hurbilekoak dira esanahiaren aldetik. Esaldiak horiek honela ere esan ditzakegu:
«
|
ni zinemara joango naiz, baina zu etxean geratuko zara
Miren beti dago irribarrez, baina Maialen gehienetan haserre eta muturra zimurtua ikusiko duzu
|
»
|
Ikusten denez, azkeneko bi adibide horietan, baina juntagailu da, parean duden bi perpausen arteko zubia egiten baitu. Egia da baina batzuetan lokailu ere izan daitekeela, hau da, testuingurua, eta ez perpausak, josteko erabiltzen dugula. Kontrakotasuna adierazi nahi denean, gainera, hori da hain zuzen ere euskarak duen biderik ohikoena. Baina aurkakotasuna, diskurtsoan zehar, lokailuekin ere adieraz daiteke. Eta horiek dira, honenbestez, hemen ikusi nahi ditugunak. Hortaz, sean daiteke a tal honestan ikusiko ditugun lokailuek betetzen dutela baina juntagailuak perpausetan betetzen duen paper bera.
Atal honetako lokailu erabilienak honako hauek dira: ordea, berriz, ostera, aitzitik, bitartean, eta abar; bestetik baditugu alta, alabaina, dena dela, hala ere, haatik, horratik, eta abar. Azkenik, ezin ahaztu esapide batzuk, gogorki indartsuak direnak euskaraz: edozein modutan, guztiarekin ere, zernahi gisa, nolanahi ere, eta abar. Horiek guztiak ikusiko ditugu ondoren.
Lokailu hauek guztiek, noski, ez dute denek balio bera, eta desberdintasunak daude haien artean. Izan ere, desberdinak dira, ikusiko dugun gisan, kontu hauei dagokienez bederen:
- Esanahian
- Euskalkiei dagokionez
- Perpausean hartzen duten tokian
- Maiztasunean
Horrela, batzuk perpaus hasieran ikusiko ditugu, baina aski arrunta da perpaus barnean agertzea, osagai baten ondoren. Adibidez, ordez, berriz, aldiz, ostera bezalakoak hasieran joan daitezke, baina joera handiago dute tartean joateko. Ordea, aitzitik, bitartean edo dena dela bezalakoak, maizago aurkituko ditugu hasieran.
Irakurlea konturatuko denez, bistan da lokailu hauek guztiak aditzondoetan oinarritzen direla. Adibide pare bat emango dugu:
«
|
Mikelek berriz egin du hori
Ostera ekarri zuen liburua
|
»
|
Egia esan, ostera, gaur egun, lokailu gisa ageri da batez ere prosa modernoan, beti koma artean idatzia. Baina goiko adibidean, berriz lokailuarekin geratzen den gisan, aditzondo hutsa da ostera. Hona hemen biak lokailu gisa emanak beste adibide batzuetan:
«
|
Mikelek, berriz, ez du holakorik egiten
Ostera, gaur ez du ekarriko libururik
|
»
|
Hor ikusten da, argi eta garbi, berriz aditzondoa delarik “behin baino gehiagotan” esan nahi duela: Mikelek lehen egina zuen eta orain bigarren aldiz egin du (edo hirugarren, laugarren, ...). Eta ostera lokailuarekin ere antzeko zerbait geratzen da: “atzera” esan nahi du aditzondoa denean: “Atzera ekarri zuen liburua”. Baina aditzondo izateari utzi eta lokailu bezala lexikalizatu duenean euskarak, esanahia bestelakoa da: “Mikelek, aldiz, ez du holakorik egiten” eta “Gaur, ordea, ez du ekarri libururik”. Hori gertatzen da lokailu gehienekin: aditzondo izatetik hasi eta lokailu autonomo bihurtzen direla, esanahia aldaturik. Zenbaitetan, egia da, ez dute oinarrian aditzondorik, baizik beste zerbait: “dena den” esaterako, perpausa da, lexikalizatua geratu zaiguna. Zenbaitetan ez da batere erraza bereiztea mugak non dauden, hala ere.
Aurkaritzako lokailu nagusien eskema
Aurkaritzako lokailu nagusiak
|
ordea |
berriz
|
ostera |
aldiz
|
aitzitik |
|
bitartean |
bizkitartean
|
bien bitartean |
artean
|
alta |
|
ezperen |
|
alta |
alabaina
|
alabadere |
|
dena dela |
dena den
|
hala ere |
hala eta guztiz ere
|
haatik |
hargatik
|
horratik |
horregatik
|
barren |
badarik ere
|
Aurkaritzako esapide batzuk
- "Zernahi gisaz"
- "Nolanahi ere"
- "Edozelan bere"
- "Edozein modutan ere"
- "Edozein moduz"
- "Guztiarekin ere"
Erreferentziak
Kanpo estekak