Logan Sargeant

Logan Sargeant

(2024)
Bizitza
JaiotzaFort Lauderdale2000ko abenduaren 31 (23 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakautomobil-pilotua eta 1 Formulako gidaria

logansargeant.com
Twitter: LoganSargeant Instagram: logansargeant Edit the value on Wikidata

Logan Hunter Sargeant (Fort Lauderdale, Florida, AEB, 2000ko abenduaren 31) auto-lasterkari estatubatuar bat da.[1] Gaur egun 1 Formulako gidaria da, Williams Racing taldearekin. 2022an NAF 2 Formulako txapelketan parte hartu zuen Carlin Motorsport taldearekin; laugarren gidari onena izan zen eta “Hasiberririk Onena” (ingelesez, Rookie of the Year) saria lortu zuen.[2][3]

Hastapenak

Kart lasterketak

Sargeant 2008an hasi zen kart lasterketetan parte hartzen. Bere lehen lehiaketak eskualde- eta nazio-mailakoak izan ziren, Rotax Micro Max kategorian: hirugarren postuan geratu zen Florida Winter Tour eta Rotax Max Challenge USA txapelketetan. Beranduago, Sargeant Europara lekualdatu zen, eta bertan, ROK Cup International Final, Trofeo Delle Industrie eta WSK Euro Series txapelketetan parte hartu zuen.[4]

2015ean NAFek antolatutako Umeen Munduko Kart Txapelketa irabazi zuen; beraz, Lake Speed-ek lortu zuenetik NAF Munduko Kart Txapelketa irabazi zuen lehen estatubatuarra bihurtu zen.[5][6] Hurrengo urtean, helduen kart txapelketetan parte hartzen hasi zen, eta WSK Champions Cup-a irabazi zuen.[7]

Auto-lasterketetan hastapenak

2016-17ko neguan, Sargeantek kart lasterketetatik auto lasterketetara jauzia egin zuen, Arabiar Emirerri Batuetako 4 Formulako txapelketan, Motopark taldearekin. Lasterketa bat bera ere irabazi ez arren, hamabost podium lortu zituen (guztira, hemezortzi lasterketa izan ziren urte haietan) eta, orohar, txapelketan bigarren geratu zen. Jonathan Aberdein taldekidea izan zen aurrena. 2017an, Erresuma Batuko 4 Formulako txapelketan parte hartu zuen, Carlin taldearekin.[8] Bi lasterketa irabazi zituen (Rockingmam Motor Speedway eta Silverstone zirkuituetan) eta gidarien txapelketan hirugarren geratu zen, Oscar Piastri taldekidearen eta Jamie Caroline txapeldun ohiaren atzetik.[3]

Formula Renault Eurocup

2018an, Sargeantek Formula Renault Eurocup txapelketan parte hartu zuen, R-ace GP taldearekin. Lehen lasterketa irabazi egin zuen, Paul Ricard zirkuituan; horretaz gain, Nürburgring-eko eta Bartzelonako lasterketetan azkarrena izan zen.[9] 218 puntu lortu zituen guztira eta txapelketa laugarren postuan amaitu zuen, Max Fewtrell, Christian Lundgaard eta Ye Yifei aurkarien atzetik. Puntu gehien lortu zituen bigarren hasiberria izan zen (lehena Lundgaard izan zen).

NAF 3 Formula

2019

2019an, Sargeant Carlin taldera itzuli zen, NAF 3 Formulan parte hartzeko asmoz.[10] Estatubatuarrak puntuak lau lasterketatan lortu zituen, eta txapelketa hemeretzigarren postuan amaitu zuen. Bere taldekideek, Felipe Drugovich-ek eta Teppei Natori-k, 16. eta 24. amaitu zuten txapelketa.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Logan Sargeant - F1 Driver for Williams» Formula 1® - The Official F1® Website (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  2. (Ingelesez) «Logan Sargeant» FIA_F2® - The Official F2® Website (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  3. a b (Ingelesez) «US youngster Sargeant completes Carlin F3 line-up» www.motorsport.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  4. «Driver: Logan Sargeant | Driver Database» www.driverdb.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  5. (Ingelesez) «America's Sargeant wins world karting title» RACER 2015-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  6. (Ingelesez) kartcom. (2016-02-26). «2015 CIK-FIA Best-Of : Sargeant, an american KF-Junior World Champion» Kartcom (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  7. (Ingelesez) «Sargeant secures first senior karting title in WSK Champions Cup» www.motorsport.com 2016-02-07 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  8. (Ingelesez) «American F1 prospect Logan Sargeant joins Carlin Racing for British F4 stop» Autoweek 2017-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  9. (Ingelesez) Lumb, Tim. (2018-09-15). «Logan Sargeant takes second Eurocup win at the Nurburgring» Formula Scout (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  10. (Ingelesez) Allen, Peter. (2019-02-18). «Logan Sargeant to race for Carlin again in FIA F3» Formula Scout (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).

Kanpo estekak