Little Venice (euskaraz "Venezia txikia"), Londres hiriko Westminster udalerriaren iparraldean dagoen eremu berezia da. Hainbat ubide eta ibaiek bat egiten dute, honek ematen dio izena.
Historia
1801ean Grand Junction Canal eraiki zen. Bertan Ingalaterra erdialdeko urak Londresera bideratu ziren. Berehala beste bi ubide eraiki ziren, Regent's Canal eta Paddington Basin Londreseko garraio sistema handituz. Hiru ubideek bat egiten puntuan eratu zen hasieran Venice izenaz ezagutu zen eremua, XX mendearen bukaeran Little Venice bihurtu zelarik.
Auzoa
Little Veniceren mugak ez dira zehatzak, baina Regent's estiloko eraikinak dauden eremuari deitzen zaio Little Venice. Paddington eta Maida Vale barrutietan zabaltzen da eta 2011ko erroldaren arabera 10.633 biztanle ditu[1].
Biztanle ezagunak
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak