Lise Tréhot

Lise Tréhot

Bizitza
JaiotzaEcquevilly1848ko martxoaren 14a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1922ko martxoaren 12a (73 urte)
Hobiratze lekuaCrématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Itzuli
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta modeloa

Lise Tréhot (Ecquevilly, Seine-et-Oise, 1848ko martxoaren 14a1922ko martxoaren 12a) frantziar arte modeloa izan zen eta Pierre-Auguste Renoirrentzat lan egin zuen 1866tik 1872ra, margolariaren garai goiztiarrean (koadroetan agertzen diren emakumeen modeloa da). Hogei margo baino gehiagotan agertzen da, esate baterako Lise (1867) eta Udan (1868).

Gaztaroa

Lise Tréhoten gurasoak Louis Tréhot eta Amelie Elisabeth Boudin izan ziren. Aita Ecquevilly-ko posta bulegoko buru izan zen 1850eko hamarkada erdialdera arte eta, ondoren, familia osoa Parisera aldatu zen eta han limonada eta tabakoa saltzen zuen. Lise sei umetan laugarrena zen (hiru neba eta bi ahizpa zituen).

Clémence Tréhoten erretratua. Renoir.

Garaiko dokumentu batean arropa josten zutela esaten da.

Jules Le Coeur margolari eta aktitektoaren maitalea zen bere ahizpa nagusia eta haren bidez ezagutu zuen Pierre-Auguste Renoir, Marlotte-ko etxean, seguruena 1865eko ekainean.[1][2][3][4]

Arte modelo garaia

Lise Tréhot arte modelo lana egiten hasi zen Renoirrentzat hamazortzi urte zituela (eta Renoirrek hogeita bost). Renoirren garai horretako margolan goiztiarrak, zeintzuetan Tréhot agertzen zen, honakoak ziren: Lise lastozko txapelarekin (1866) eta Lise josten (1867–68). Renoirrek Tréhot-en biluzi moderno bat margotu zuen, Diana (1867) gisa, baina atzera bota zuten 1867ko Arte Saloian, baina hurrengo urtean arrakasta lortu zuen kritikaren aurrean Lise (1867) lanarekin eta oso ondo onartua izan zen 1868ko Saloian. Margo inpresionista horretan Lise Tréhot agertzen da, bere benetako neurriko erretratuan, zuhaitzez betetako parke batean ibiltzen, eguzki argia zuhaitz artetik igarotzen den bitartean.[4] Zacharie Astruc arte kritikariak Parisko neska langilea basoan bezala deskribatu zuen Lise Tréhot Lise lanean.[4] Émile Zolak ere Claude Moneten modelo eta gero emazte izan zen Camille Doncieuxekin konparatu zuen.[5][6] Théodore Duret arte kritikari frantsesak adierazi zuen Gustave Courbeten teknika margolan horretan oinarritu zela.[7] Hala ere, kritikatu egin zioten Renoirri aurpegia itzalean jartzeagatik, soinekoarengan eguzkiaren argiaren indarra azpimarratzeko.[3][8][9]

1869ko Saloian, In Summer (1868) lanean agertzen zen Lise Tréhot, akondara zabal bat jantzita, John Collinsen arabera, mota horretako margolanetan oso ondo agertzen zen, baina ez irudi formalagoetan: Ezkontzeko hitza emandako bikotea (1868), non Alfred Sisley artistarekin agertzen den. Urte horretako udan, Renoir haren gurasoen etxera lagundu zuen Ville-d'Avrayn eta Sena ibaiaren inguruan bidaiatu zen Bougival inguruan, non Renoirrek Monetekin batera margotu zuen. Uste da La Barque (1870) margoan Lise Tréhot dela ageri dena, udako opor haietan margoturik.[1]

Guztira, Renoirrek 20 margo baino gehiagotan erabili zuen modelo gisa 1866 eta 1872 artean.[5][4], John House arte historialaren arabera, Lise Trèhot izan zen garai hartan margotzen zituen emakume guztietarako modeloa.[10]

Oso gutxi dakigu Renoirren eta Lise Tréhoten arteko harremanaz, margolari eta modelo izan ziren bitartean. 1868ko abenduaren 14an umea izan zuen, Pierre izena jarri ziona, ez dakiguna zer gertatu zen berarekin eta umea zela hil zela uste da. 1870eko uztailak 21ean Jeanne izeneko neslatila bat izan zuen (1934an hil zena), eta inude bati eman zitzaion bere alaba gisa hazi zezan. Renoirrek isilpean diruz lagundu zuen Jeanne (hil ostean Ambroise Vollarden laguntzaz), baina ez zuen onartu ez eta legeztatu alaba bezala.[4][11][12]

1872an Lise Tréhotek Renoirren arte modelo izateari laga zion, baina ez dakigu zergatik eta, diotenez, ez zuten berriro elkar ikusi. Areago, Renoirren hasierako margolari urteetan hain garrantzitsua izanagatik, sekula ez zuen Lise Tréhot aipatu berari buruz argitaratutako elkarrizketetan, memorietan edota biografietan.[5][4]

Azken urteak

1883an Georges Brière de l'Isle (1847–1902) arkitektuarekin ezkondu zen Lise Tréhot. Harekin bi seme eta bi alaba izan zituen[4], zeintzuetatik bi Renoirren koadroetan agertzen diren: Lise josten (1867–68) eta Lise xal zuriarekin (1872), Dallasko Arte Museoan daudenak.[5][1]

Esan oi da, hil aurretik, Renoirrentzat modelo izan zeneko paper pertsonal ugari erre zituela.[1]

Parisen hil zen 1922ko martxoaren 12an, 73 urterekin. Père Lachaise hilerrian lurperatuta dago.[1]

Modelo gisa aritu zen margolan hautatuak

Lise Tréhot gutxienez 25 mihise gaineko olio lanetan agertzen da, zeitzuetatik 23 Renoirrenak diren eta bi Frédéric Bazille (1841–1870) margolariarenak —nahiz horietako batean, Bazille-ren estudioa (1870), zalantza dagoen ez ote den Renoirren erdi-galdutako Landscape with Two People (1866) agertzen dena, beraz, margolanaren barruko margolan gisa—.[5] Uste da Bazillerentzat La Toilette (1869–70) lanerako modelo ere egin zuela.[4][8]

Urtea Irudia Izenburua Teknika Neurriak Galeria Oharrak
1866 Jeune fille au chapeau de paille (‘Lise lastozko txapelarekin’) Mihise gaineko olio margolana 47 × 38.4 cm Barnes Foundation [4][13]
1866 Zutik dagoen emakume gaztea Mihise gaineko olio margolana 24.5 × 14 cm Bilduma pribatua [14]
1866 Emakume guztia landan eserita Mihise gaineko olio margolana 24.5 × 14 cm Bilduma pribatua [14]
1866 Zutik dagoen emakumea zuhaitz baten ondoan Mihise gaineko olio margolana 25.2 × 15.9 cm National Gallery of Art [15]
1866 Emakumea hesi ondoan Mihise gaineko olio margolana 25 × 16.1 cm National Gallery of Art [15]
1866 Emakumea parkean Mihise gaineko olio margolana 26.1 × 16.1 cm National Gallery of Art [15]
1866 Paysage avec deux personnages (Paisaia bi pertsonekin) Mihise gaineko olio margolana ezezaguna Margolan honen zati bat iritsi zaigu bakarrik, eseritako emakumea ageri da La Dame a l'oiseau izenburuarekin. Ez dakigu non dagoen. Renoirren margolan bat da Bazillen margolanaren barruan, Bazille-n estudioa (1870). [4][16]
1867–68 Lise josten Mihise gaineko olio margolana 55.9 × 45.7 cm Dallas Museum of Art [4]
1867 Diana Mihise gaineko olio margolana 197 × 132 cm National Gallery of Art [15]
1867 Lisen erretratua (basoko loren sorta batekin) Mihise gaineko olio margolana 65.2 × 50.3 cm Bilduma pribatua [5]
1867 Lise (Lise guardasolarekin) Mihise gaineko olio margolana 184 × 115 cm Museum Folkwang [4]
1868 Emakumea lorategian Mihise gaineko olio margolana 105.5 × 73.4 cm Kunstmuseum Basel [17]
1868 Ezkontzeko hitza emandako bikotea Mihise gaineko olio margolana 105 × 75 cm Wallraf-Richartz Museum [4]
1868 Udan: estudioa Mihise gaineko olio margolana 85 × 59 cm Alte Nationalgalerie [4]
1869–70 Ninfa erreka ondoan Mihise gaineko olio margolana 66.5 × 124 cm National Gallery, Lond [15]
1869–70 La Toilette Mihise gaineko olio margolana 132 × 127 cm Musée Fabre [18]
1870 Bainua hartzen grifoarekin Mihise gaineko olio margolana 184 × 115 cm São Paulo Museum of Art [4]
1870 Odalisque (‘Argeliako emakumea’) Mihise gaineko olio margolana 69.2 × 122.6 cm National Gallery of Art [15]
1870 Jeune femme dans une barque (La Barque) (‘Neska gaztea ontzian’) Mihise gaineko olio margolana 29.5 × 33.2 cm Bilduma pribatua [19]
1870 La Promenade Mihise gaineko olio margolana 81.3 × 65 cm Getty Center [10]
1871 Emakumea loroarekin Mihise gaineko olio margolana 92.1 × 65.1 cm Solomon R. Guggenheim Museum [5]
1871–72 Lise xal zuriarekin Mihise gaineko olio margolana 56 × 46 cm Dallas Museum of Art [4]
1871–72 Femme demi-nue couchée (‘Etzandako biluzia’) Mihise gaineko olio margolana 29.5 × 25 cm Musée d'Orsay [20]
1872 Emakumea guardasolaz, lorategian eserita Mihise gaineko olio margolana 46 × 37.9 cm Bilduma pribatua [21]
1872 Emakume paristarrak algeriar jantzian (harema) Mihise gaineko olio margolana 156 cm × 129 cm National Museum of Western Art [15]

Erreferentziak

  1. a b c d e Cooper, Douglas (May 1959). "Renoir, Lise and the Le Cœur Family: A Study of Renoir's Early Development-1 Lise." The Burlington Magazine, 101 (674): 162–171. OCLC 53397979. Txantiloi:Subscription required
  2. Cooper, Douglas (Sept–Oct 1959). "Renoir, Lise and the Le Cœur Family: A Study of Renoir's Early Development-II: The Le Cœurs." The Burlington Magazine, 101 (678/679): 320, 322–329. OCLC 53397979. Txantiloi:Subscription required
  3. a b ISBN 9780810928756. OCLC .34704757.
  4. a b c d e f g h i j k l m n o p House, John. (2013). "The Many Faces of Lise Tréhot: Pierre-Auguste Renoir's Portraits of Parisiennes." In Heather MacDonald (ed.) Impressionism and Post-Impressionism at the Dallas Museum of Art. The Richard R. Brettell Lecture Series. Yale University Press. pp. 25–36. ISBN 978-0-300-18757-1. OCLC 844731572.
  5. a b c d e f g Collins, John (2013). "Tréhot, Lise." In Jill Berk Jiminez (ed). Dictionary of Artists' Models. Routeledge. pp.526–528. ISBN 9781135959210. OCLC 46944625.
  6. Strieter, Terry W. (1999). Nineteenth-century European Art: A Topical Dictionary. Greenwood Press. pp.247–248. ISBN 978-0-313-29898-1. OCLC 185705650.
  7. Duret, Théodore (1910). Manet and the French Impressionists. G. Richards. p. 111. OCLC 744658.
  8. a b Tinterow, Gary. Henri Loyrette (1994). Origins of Impressionism. Metropolitan Museum of Art. p. 140-142, 337. ISBN 9780870997174. OCLC 30623473.
  9. White, Barbara Ehrlich (2010). Renoir: His Life, Art, and Letters. Abrams. p. 28. ISBN 9780810996076. OCLC 503442731.
  10. a b House, John (1997). Pierre-Auguste Renoir: La Promenade. Getty Publications. pp. 14, 81. ISBN 9780892363650. OCLC 37109128.
  11. Distel, Anne (2010). Renoir. Abbeville Press. pp. 70–74. ISBN 978-0789210579. OCLC 435419243.
  12. Rainbow, Rebecca (ed). (2006). Cézanne to Picasso: Ambroise Vollard, Patron of the Avant-Garde. Metropolitan Museum of Art. pp. 146, 149. ISBN 978-1588391957. OCLC 185422996.
  13. Lucy, Martha. John House (2012). Renoir in the Barnes Foundation. Yale University Press. pp. 68–69. ISBN 9780300151008. OCLC 742017633.
  14. a b As cited on Christie's website: Dauberville, G.-P. Michel Dauberville (2007). Renoir: Catalogue Raisonné des Tableaux, Pastels, Dessins et Aquarelles. Volume I. p. 390. ISBN 9782916873008. OCLC 297153894.
  15. a b c d e f g Coman, Florence E. (2004). Impressionism, An Intimate View: Small French Paintings in the National Gallery of Art. National Gallery of Art. p. 30. ISBN 978-1904832034. OCLC 55016362.
  16. Le Cœur, Marc (May 1998). "A Drawing of Renoir in 1866". The Burlington Magazine, 140 (1142): 320-322.
  17. Bott, Gian Casper (2004). Kunstmuseum Basel. Foundation BNP Paribas Switzerland in cooperation with the Swiss Institute for Art Research. p. 41. ISBN 9783908196303. OCLC 609181786.
  18. Tinterow, Gary. Henri Loyrette (1994). Origins of Impressionism. Metropolitan Museum of Art. p. 140-142, 337. ISBN 9780870997174. OCLC 30623473.
  19. As cited in Cooper (May 1959): Vollard, A. (1918). Pierre-Auguste Renoir, Tableaux, pastels et dessins. Volume I, no. 19, p. 5. "La Barque".
  20. Laclotte, Michel (1987). The Musee d'Orsay, Paris. H.N. Abrams, p. 87. ISBN 9780810914469. OCLC 15489594.
  21. Strieter, Terry W. (1999). Nineteenth-century European Art: A Topical Dictionary. Greenwood Press. pp.247–248. ISBN 978-0-313-29898-1. OCLC 185705650.

Bibliografia

  • Marc Le Cœur, "O pintor, o primeiro modelo e seus primeiros admiradores: A historía que Renoir não mencionava" [Le peintre, son premier modèle et ses premiers amateurs: l'histoire dont Renoir ne voulait pas parler], Renoir: O Pintor da Vida, São Paulo, MASP, 2002, p. 33–65 (in Portuguese), 196–223 (in French) et 255–279 (in English)
  • Gélineau, Jean-Claude (2007). Jeanne Tréhot: La fille cachée de Pierre Auguste Renoir. Essoyes. ISBN 9782865500307.
  • Marc Le Cœur, Renoir au temps de la bohème. L'histoire que l'artiste voulait oublier, Paris, L’Échoppe, 2009. ISBN 978-2-84068-220-2. OCLC 451095813.

Kanpo estekak

Read other articles:

Pour les articles homonymes, voir Licence. Diplôme national de licence Certification du ministère de l'Enseignement supérieur garantissant son contrôle et l'authenticité du diplôme. Lieu France Établissements Université Direction Ministère de l'Enseignement supérieur Taux de réussite 19 % pour l'année scolaire 2019-2020 Sélection Diplôme ou concours requis diplôme (Baccalauréat général) Niveau ougrade requis niveau 4 RNCP/CEC Diplôme Durée de la formation 3 ans Dipl�...

 

  لمعانٍ أخرى، طالع أحمد ياسين (توضيح). فضيلة الشيخ  أحمد ياسين معلومات شخصية اسم الولادة أحمد إسماعيل ياسين الميلاد 28 يونيو 1936(1936-06-28)عسقلان الوفاة 22 مارس 2004 (67 سنة)غزة سبب الوفاة اغتاله جيش الاحتلال الإسرائيلي بطائرة أباتشي الجنسية  فلسطين أسماء أخرى أحمد سعدة ال�...

 

Lago TrasimenoLago Trasimeno visto da Passignano sul Trasimeno.Stato Italia Regione Umbria Provincia Perugia Comune Castiglione del Lago Magione Panicale Passignano sul Trasimeno Tuoro sul Trasimeno Coordinate43°08′N 12°06′E / 43.133333°N 12.1°E43.133333; 12.1Coordinate: 43°08′N 12°06′E / 43.133333°N 12.1°E43.133333; 12.1 Altitudine258 m s.l.m. DimensioniSuperficie128 km² Lunghezza16,1 km Larghezza12 km P...

Children's animated TV series Doctor SnugglesDennis the Badger, Doctor Snuggles, Knobby Mouse and Snuggles's umbrellaGenreChildren'sCreated byJeffrey O'KellyWritten byOriginal scripts and ideas by:Jeffrey O'Kellywith episode scripts byRichard CarpenterPaul HalasDouglas AdamsJohn LloydLoek KesselsVoices ofPeter UstinovOlwen GriffithsJohn ChallisNarrated byPeter UstinovComposerKen LerayCountry of originThe NetherlandsUnited KingdomNo. of series1No. of episodes13[1]ProductionProducerJoop...

 

Voce principale: Società Sportiva Teramo Calcio. Società Sportiva Teramo CalcioStagione 2012-2013Sport calcio Squadra Teramo Allenatore Roberto Cappellacci All. in seconda Michele De Feudis Presidente Luciano Campitelli Seconda Divisione6º Play-OffFinalista Coppa Italia Lega ProFase eliminatoria a gironi Maggiori presenzeCampionato: Serraiocco, Speranza (33)Totale: Serraiocco (38) Miglior marcatoreCampionato: Bucchi (11)Totale: Bucchi (12) Abbonati93 Maggior numero di spettatori4 773...

 

Laddie Gale Nazionalità  Stati Uniti Altezza 193 cm Peso 86 kg Pallacanestro Ruolo AlaAllenatore Termine carriera 1949 - giocatore1949 - allenatore Hall of fame Naismith Hall of Fame (1977) Carriera Giovanili 1931-1935Oakridge High Shool1935-1939 Oregon Ducks Squadre di club 1939-1940 Detroit Eagles8Deseret TimesOakland Bittners Carriera da allenatore Deseret TimesOakland Bittners Il simbolo → indica un trasferimento in prestito.   Modifica dati su Wikidata �...

Pour les articles homonymes, voir Mogol. Ne doit pas être confondu avec Empire mongol. Empire mogholشاهانِ مغولسلطنة الهندية 21 avril 1526 – 21 septembre 1857(331 ans et 5 mois)Drapeau présumé de l'empire moghol Emblème présumé Étendue de l'Empire moghol à l'échelle mondiale, superposé aux frontières actuelles.Informations générales Statut Monarchie absolue Capitale Agra (1526–1571)Fatehpur-Sikri (1571–1585/1586)Lahore (1586–1598...

 

Group or class of persons enjoying superior intellectual, social or economic status For other uses, see Elite (disambiguation). The examples and perspective in this article deal primarily with the United States and do not represent a worldwide view of the subject. You may improve this article, discuss the issue on the talk page, or create a new article, as appropriate. (July 2023) (Learn how and when to remove this message) Political cartoon from October 1884, showing wealthy plutocrats feast...

 

Pour les articles homonymes, voir Don. Donruisseau de la Gravelleruisseau de Duronruisseau de l'étang de Maubusson Le Don à Guémené-Penfao. Cours du Don. Caractéristiques Longueur 92,08 km [1] Bassin 620 km2 Bassin collecteur Vilaine Débit moyen 3,77 m3/s (Guémené-Penfao) [2] Régime pluvial océanique Cours Source Maine-et-Loire · Localisation Ombrée d'Anjou · Altitude 92 m · Coordonnées 47° 38′ 55″ N, 1° 08′ 11″ O Con...

Rosario Garibaldi BoscoRosario Garibaldi Bosco pada 1894Lahir(1866-07-28)28 Juli 1866Palermo, ItaliaMeninggal2 Desember 1936(1936-12-02) (umur 70)Torino, ItaliaKebangsaanItaliaPekerjaanAkuntan, politikus dan pengarang dramaDikenal atasPemimpin sosialis berpengaruh Fasci Siciliani Rosario Garibaldi Bosco (28 Juli 1866 – 2 Desember 1936) adalah seorang sosialis, politikus dan penulis asal Sisilia. Ia adalah salah satu pemimpin Fasci Siciliani, sebuah gerakan demokratik dan...

 

Human settlement in EnglandCrosby-on-EdenThe Isle of Man visible from Crosby on the A596Crosby-on-EdenLocation in the City of Carlisle district, CumbriaShow map of the former City of Carlisle districtCrosby-on-EdenLocation within CumbriaShow map of CumbriaOS grid referenceNY459600Civil parishStanwix RuralUnitary authorityCumberlandCeremonial countyCumbriaRegionNorth WestCountryEnglandSovereign stateUnited KingdomPost townCARLISLEPostcode districtCA6Dialling ...

 

Чернігівська площаКиїв Чернігівська площа, серпень 2009 рокуЧернігівська площа, серпень 2009 рокуМісцевість Лісовий масив, Північно-Броварський масивРайон ДніпровськийРозміщення між вулицями Андрія Малишка, Миропільською, Братиславською, Кіото та шляхопроводом на вулиц...

Government agency of US state of Oregon The Oregon Department of Fish and Wildlife (ODFW) is a government agency of the U.S. state of Oregon responsible for programs protecting Oregon fish and wildlife resources and their habitats.[1] The agency operates hatcheries, issues hunting and angling licenses, advises on habitat protection, and sponsors public education programs. Its history dates to the 1878 establishment of the office of Columbia River Fish Warden. Since 1931, enforcement o...

 

2007 European Athletics U23 ChampionshipsTrack events100 mmenwomen200 mmenwomen400 mmenwomen800 mmenwomen1500 mmenwomen5000 mmenwomen10,000 mmenwomen100 m hurdleswomen110 m hurdlesmen400 m hurdlesmenwomen3000 msteeplechasemenwomen4 × 100 m relaymenwomen4 × 400 m relaymenwomenRoad events20 km walkmenwomenField eventsHigh jumpmenwomenPole vaultmenwomenLong jumpmenwomenTriple jumpmenwomenShot putmenwomenDiscus throwmenwomenHammer throwmenwomenJavelin throwmenwomenCombined eventsHeptathlonwome...

 

French software company (2000–2016) For other uses, see Mobi. Mobipocket.comCompany typeSubsidiaryIndustrySoftwareFounded2000; 24 years ago (2000)DefunctOctober 31, 2016 (2016-10-31)HeadquartersParis, Île-de-France, FranceKey peopleThierry Brethes, Founder;Nathalie Ting, Founder; Martin Görner, CEOProductsMobipocket ReaderParentAmazonWebsitewww.mobipocket.com Mobipocket SA was a French company incorporated in March 2000 that created the .mobi e-book file f...

راؤول كارديناس   معلومات شخصية الميلاد 30 أكتوبر 1928   مدينة مكسيكو  الوفاة 25 مارس 2016 (87 سنة) [1]  كويرنافاكا[1]  الطول 1.82 م (5 قدم 11 1⁄2 بوصة) مركز اللعب مدافع[2] الجنسية المكسيك  المسيرة الاحترافية1 سنوات فريق م. (هـ.) 1947–1950 ريال إسبانيا [ا�...

 

Arms of the Earls of Thanet Earl of the Isle of Thanet, in practice shortened to Earl of Thanet, was a title in the Peerage of England. It was created in 1628 for Nicholas Tufton, 1st Baron Tufton. He had already succeeded as second Baronet of Hothfield in 1631 and been created Baron Tufton, of Tufton in the County of Sussex, in 1626, also in the Peerage of England. The Baronetcy, of Hothfield in the County of Kent, was created in the Baronetage of England in 1611 for his father, John Tufton...

 

Berikut ini adalah daftar tokoh Indonesia yang terkonfirmasi positif Covid-19 dan masih dirawat, sembuh, ataupun meninggal dunia akibat penyakit tersebut. Kasus positif Tokoh yang sedang dirawat atau sudah sembuh dari Covid-19 No Nama Tanggal pengumuman Status Tanggal status Catatan 1 Budi Karya Sumadi 14 Maret 2020[1] Sembuh[2] 15 April 2020 Menteri Perhubungan 2 Andrea Dian 18 Maret 2020[3] Sembuh[4] 5 April 2020 Aktris 3 Bima Arya Sugiarto 19 Maret 2020[...

The wealthy Minister Paduka Tuan Ngah Ibrahim with his son Wan Mohd Isa (left), Mat Nasir (right), and Indian police (Sepoy) in Matang, Perak. Malay headman and administrator vteLeaders of 19th & 20th century rebellions against British rulers in Pre-Malaysian states prior to WWIIKedah Sultan Abdullah Mukarram Shah (1791) Malacca Dol Said (1831–1832) Sarawak Rentap (1853–1861) Liu Shan Bang (1857) Syarif Masahor (1860–1861) Negeri Sembilan Tengku Antah ibni Yamtuan Radin (1872–1874...

 

Setannya Kok Masih AdaPoster filmSutradaraMuchyar SyamasProduserGobind PunjabiDitulis oleh Muchyar Syamas Martias Syamas Pemeran Deddy Mahendra Desta Zaky Zimah Deriell Jacqueline Simson Rarameha Penata musikLaurensius StevenDistributor MVP Pictures Multivision Plus Tanggal rilis20 Oktober 2011 (2011-10-20)Durasi83 menitNegaraIndonesia Setannya Kok Masih Ada merupakan film Indonesia yang dirilis pada 20 Oktober 2011 yang disutradarai oleh Muchyar Syamas serta dibintangi oleh Deddy ...