Lira (poesia)

Lira espainiar eta italiar metrikako bost bertsoko ahapaldi mota bat da, hiru bertso heptasilaboz (zazpi silaba) eta bi bertso endekasilaboz (hamaika silaba) osatua,HOnela antolatuta: 7a, 11B, 7a, 7b, 11B.

Bernardo Tasso poetak sortu zuen italiar literaturan, Amori bere lanean (1534), Hayward Kenistonek (Garcilaso, 334. or.) adierazi zuen bezala, eta Damaso Alonsok ere horrela aipatu zuen Espainiar poesia liburuan:

« O pastori felici
che d'un piciol poder lieti e contenti,
havete i cieli amici;
e lungi da le genti
non temete di mar'ira o di venti
»
Loda de la vita pastorale, Rime, 1560

Espainiar lirikan Tassoren laguna zen Garcilaso de la Vega olerkari toledoarrak sartu zuen "Oda a la flor de Gnido" izeneko bere obran, 1532 eta 1536 artean Napolin zegoenean konposatu zuena. Forma estrofiko horrek poemaren lehen bertsoan agertzen den lira hitzaren izena hartuko du:[1]

« Si de mi baja lira
tanto pudiese el son que en un momento
aplacase la ira
del animoso viento
y la furia del mar y el movimiento...
»

Ahapaldi mota hori, Garcilasok behin bakarrik erabili zuena, behin eta berriz erabiliko du Frai Luis de Leonek bere oda horaziarretan, nahiz eta heptasilaboen eta endekasilaboen hainbat konbinazio laburrekin ere esperimentu zituen, lirak ere deitzen zituenak; Joan Gurutzekoak, Salamancan bere dizipulu izan zenak, ahapaldi mota maila altuenera eraman zuen.

Geroago etengabe erabili izan zen lira, baina ez zen izan erabiliena; Juan Antonio Villacañas poeta toledoarrak XX. mendean maiz erabili zituen, eta bere lirei Juanantoniar lirak deitzen zaie. Portugesez, Luis Vaz de Camõesek erabili zuen bere oda famatu batzuetan, Manierismo garaian. Adibidez:

« Se de meu pensamento
Tanta razão tivera de alegrar-me,
Quanto de meu tormento
A tenho de queixar-me,
Puderas, triste lira, consolar-me.

E minha voz cansada,
Que em outro tempo foi alegre e pura,
Não fora assim tornada,
Com tanta desventura,
Tão rouca, tão pesada, nem tão dura.
»

Euskarazko lirak

Luis Baraizarrak ekarpen berezia egin zuen euskarara egindako poesia-itzulpenetan;orrela, poesia guztien bertsio berri-berria, originaleko metrika bera eta bertso lerroen konbinazio berberak erabili zituen. Joan Gurutzekoaren lira metrika-moldean egindako poema guztiak euskarara ere metrika molde berean itzuli zituen eta konbinazioak ere originalean datozen bezala eman zituen”.[2] Gontzal Mendibilek San Joan Gurutzekoaren hamahiru pieza musikatu zituen; eta ahapaldietako bat aukeratu zuen diskoaren izenbururako, Neugan bizi gabe biziz.[3]

En una noche oscura

(jatorrizkoa, San Joan Gurutzekoa)

Gau iluna[4]

(itzulpena, Luis Baraiazarra)

En una noche oscura

con ansias en amores inflamada

¡oh dichosa ventura!

salí sin ser notada

estando ya mi casa sosegada,

Gau ilun batez barnea

maitasunetan sutan zegoela,

oi zorion unea!

inork ez nakusela

irten naiz nire etxea bakez zela.

En la noche dichosa

en secreto que nadie me veía

ni yo miraba cosa

sin otra luz y guía

sino la que en el corazón ardía.

Gau txit dohatsu hartan,

ezkutuan inork ikusi barik,

bista jartzeke ezertan,

ez nuen beste argirik

ez gidarik, barnean zena baizik.

¡Oh noche, que guiaste!

¡Oh noche amable más que la alborada!

¡Oh noche que juntaste

amado con amada,

amada en el amado transformada!

Oi gau, bai gidari fin!

ez da ez goiza zu bezain atsegin!

zuk zenuen eragin

hor zedila bat egin

maitea bere maiteñoarekin.

Erreferentziak

  1. «Garcilaso y la música» abc 30 de abril de 2011.
  2. Mugartegi, Eider. (2021-06-15). «Luis Baraiazarra karmeldarrak Joan Gurutzekoren obra guztia euskaratu du» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
  3. Mendibil, Gontzal; San Joan Gurutzekoa; Baraiazarra, Luis (itzultzailea). (2021). «Neugan bizi gabe biziz (San Joan Gurutzekoren poema musikatuak)» www.badok.eus (Gontzal Mendibil) (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).
  4. Mendibil, Gontzal. (2024-10-08). «Neugan bizi gabe biziz» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).

Kanpo estekak