Limpiasko itsasadarra (gaztelaniaz: Ría de Limpias) Asón ibaiak itsasoratzean sortutakoa da, Santoñako badiaren barnealdean izanik.[1] Bi zati ditu:
- Ekialdekoa, Limpias eta Tretoko zubiaren artekoa
- Mendebaldekoa, Angustinako itsasadarra edo Ría de Angustina deiturikoa.
Zubitik aurrera, Tretoko itsasadarra (gaztelaniaz: Ría de Treto) izena ere badu.[2] Bere bokalean Santoña, Victoria eta Joyeleko Paduretako parke naturala dago.
Lehen, 1618 eta 1699 artean, Colindres inguruan, ontziola bat zegoen bertan, Gaztelako koroarena. Hala ere, itsasadarrean galeoiak uretaratzea zaila zenez, Guarnizora eraman zuten.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak