Lijankijärvi

Lijankijärvi aintzira
Lijankijärvi (fi)
Geografia
HustubideaPalojoki ibaia

Lijankijärvi aintzira Finlandiako Enontekiö udalerrian dagoen aintzira bat da. Pöyrisjärvi eta Tarvantovaara eremu basatien artean dago, Leppäjärvi herrixkaren ondoan. Nahiz eta aintzira ez dagoen babestutako eremu batean, bertan, hegazti babestu asko aurki daiteke; hala nola, borrokalariak, istingor arruntak, kuliska pikartak, mendebal-txori mokomeheak, laponiako berdantzak, elur-berdantzak, elur-hontzak, eper zuriak, txirri lepokodunak, zapelatz galtzadunak, larre-buztanikarak, mendi-txontak, negu-txirtak, papourdinak, txirritxo handiak, txoka gorriztak, urre txirri arruntak, ahate gorriztak, ahatebeltzak, beltxarga oihulariak, zerra txikiak eta antzara hankagorriztak, hankahoriak, muturzuriak eta nanoak.

Beste ohiko biztanle batzuk azeri zuri eta gorriak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira [1].

Palojärvi eta Näkkäläjärvi aintzirak iparraldean Lijankijärvi aintziraren bizilagun nagusiak dira. Inguruko muinoen gailurretatik erortzen den urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, ura Palojoki ibairen bidez, Könkämäenora isurtzen da, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira eta bertako uharte txikia zuhaizti txiki bilakatzen da lurzoru izoztuaren gainean.

Erreferentziak

Kanpo estekak