Li Lili (txinera tradizionalez: 黎莉莉), jaiotzez Qian Zhenzhen, (txinera tradizionalez: 钱蓁蓁; Pekin, 1915eko ekainaren 2a – ibidem, 2005eko abuztuaren 7a) txinatar aktore eta abeslaria izan zen[1][2]. Batzuetan «Txinako Mae West» deitzen zioten[3].
Bizitza
Qian Zhenzhen Pekinen jaio zen 1915ean. Haren aita, Qian Zhuangfei, agente sekretua eta Txinako Alderdi Komunistako kidea zen[4]. 1927an, Shanghaira joan zen bizitzera, eta aitak Txinako Abesti eta Dantza Taldean sartzera animatu zuen. Taldeko zuzendaria zen Li Jinhuik adoptatu zuen eta Li Lili izena jarri zion[1].
Taldea oso ezaguna zen 1920ko hamarkadako Shanghain. Li Lili, Wang Renmei, Xue Lingxian eta Hu Jia «lau divak» bezala ezagunak ziren[1][5]. 1931n taldea Lianhua Zinema Kompaniarekin bai egin ondoren, Li aktore bihurtu zen[6].
1937an Japoniako gerra hasi ondoren, Chungkingeko Txinako Film Estudioan hasi zen lanean. Bertan Luo Jingyu ezagutu zuen eta geroago harekin ezkondu zen[2].
1946an Ameriketako Estatu Batuetara bidaiatu zuen. Amerikako Unibertsitate Katolikoan (Washington) antzezpena ikasi zuen, New Yorken ingelesa eta kantua eta Kaliforniako Unibertsitatean makillajea. Hollywood ere bisitatu zuen[2].
Txinara itzuli ondoren, Pekingo Film Estudioan hasi zen lanean. 1955ean, Pekingo Zinema Akademian ikasi zuen, eta gero aktore sailean irakatsi zuen. Haren semea, Luo Dan, Ye Jianying mariskalaren alabarekin ezkondu zen[4].
Iraultza Kulturalean, Li Lili eta Luo Jingyu Maoren emaztea zen Jiang Qingen aginduz salatu eta torturatu zituzten. Gero Lik familiari esan zion uko egin ziola inor salatzeari. Hala ere, Luo hil zuten[4].
1991n, Zinema Arteen Txinako Akademia Ohorezko Sari Berezia eman zion[2].
Bere bizitzaren amaieran, Li Lili bizirik geratu zen txinatar zinema mutuko azken aktorea zen. Bihotzekoak jota hil zen Xuanwu ospitalean, Pekinen, 2005eko abuztuaren 7an, 90 urte zituela[2].
Filmografia hautatua
Urtea
|
Izenburua
|
Pertsonaia
|
Oharrak[7]
|
1931
|
Yi jian mei
|
piano-jotzailea
|
|
1932
|
Huo shan qing xue
|
Liuhua
|
|
1933
|
Xiao Wanyi
|
Pearl
|
|
Tianming
|
Ling Ling
|
|
1934
|
Ti yu huang hou
|
Lin Ying
|
|
1935
|
Dalu
|
Jasmine
|
|
Guo feng
|
Zhang Tao
|
|
1936
|
Dao ziran qu
|
|
|
Lang shan die xue ji
|
Xiaoyu
|
|
1937
|
Lian hua jiao xiang qu
|
Xiaoli
|
6. atalean: "Gui"
|
Ru ci fan hua
|
|
|
1938
|
Re xue zhong hun
|
Qiu Gao
|
|
Fight to the Last
|
Tsefang andrea
|
|
Yi hai feng guang
|
|
3. atalean: "Dance Class"
|
1939
|
Gu dao tian tang
|
iparraldeko neska dantzaria
|
|
1940
|
Sai shang feng yun
|
|
|
1953
|
Zhi qu Huashan
|
bidelapur buruaren emaztea
|
|
Irudi galeria
-
Li Lili 1930eko hamarkadan
-
Li Lili Ti yu huang hou filmean (1934)
-
Li Lili eta Chen Yanyan Dalu filmean (1935)
Erreferentziak
Kanpo estekak