León Esteban Francisco Febres-Cordero Ribadeneyra (Guayaquil, Ekuador, 1931ko martxoaren 9a - Guayaquil, 2008ko abenduaren 15a) ekuadortar ingeniari eta politikaria izan zen. Errepublikako lehendakaria izan zen 1984tik 1988ra.
Biografia
Estatu Batuetan lortu zuen ingeniari-titulua. Guayaquilgo enpresa garrantzitsuen buru izan zen, eta merkataritza-ganberako lehendakari. Diputatu eta senatari izan zen, eta, 1979an, alderdi sozial-kristauan sartu zen.
1984ko hauteskundeetan kontserbadoreen hautagai zela, errepublikako lehendakari aukeratu zuten bigarren itzulian. Bere agintaldian, politika ekonomiko neoliberala bultzatu zuen, eta Osvaldo Hurtado lehendakari ohiaren (1982-1984) kontra egin zuen dirua bidegabe erabiltzeagatik. 1986an, Vargas jeneralak zuzendutako estatu-kolpe ahalegina jasan zuen eta, hurrengo urtean, bahitu egin zuen hainbat orduz militar haren aldeko militar talde batek.
1992an, Guayaquilgo alkate izendatu zuten, eta, 1996an, berriz aukeratu zuten. 2000. urtera arte egin zuen postu horretan.
Erreferentziak