Les Rivières pourpres (euskaraz Ibai Gorrindolak) 2000ko Mathieu Kassovitz frantziar zinema zuzendari, gidoigile eta aktoreak zuzendu eta idarzitako suspensezko thriller film bat da. 1998ko Jean-Christophe Grangé idazlearen Les Rivières pourpres eleberrian oinarritua dago. Jean Reno, Vincent Cassel, Nadia Farès, Dominique Sanda eta Karim Belkhadra aktoreek antzeztu zuten.
2004an Les rivières pourpres II - Les anges de l'apocalypse ("Ibai Gorrindolak II - Apokalipsiaren aingeruak") izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Frantzian eta egun berean, bata bestearengandik 300 kilometrora dauden bi leku ezberdinetan, bi poliziei oso kasu bitxiak ikertzeko ardura eman zaie. Pierre Niemans (Jean Reno), eskarmentu handiko eta kasu kriminalak konpontzeko berezko sen nekagaitza duen gizona da, Guernon hirira iritsi berri da, Alpeetan dagoen unibertsitatea hiria, bertan hilketa bortitz bat burutu baita. Bitartean, Max Kerkerian (Vincent Cassel) gazte bakartia, antzina auto lapurra izana, eta bere arrisku zaletasunak polizia bilakatzera bultzatuak Sarzac herrian hilerri batean jazotako profanazio kasu bati ikertzeari ekingo dio, bertako orain duela hamar urte hildako hamar urteko neskato baten hilobia irekitzen saiatu baitira. Ezustean bi kasuen arteko lotura azaleratuko da eta bi ikertzaileek dena argitzeko elkarlanean aritu beharko dira.
Aktoreak
Kanpo estekak