Leonor Medicikoa (italieraz: Eleonora de' Medici; Florentzia, 1567ko otsailaren 28 - Cavriana, 1611ko irailaren 9) italiar noblea izan zen. Frantzisko I.a Toskanakoaren eta Joana Habsburgo-Jagellongoaren alaba zen. Amaren aldetik Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren eta Ana Jagellon Hungaria eta Bohemiakoaren biloba bazen.
Bizente I.a Gonzaga Mantuakoarekin ezkondu zen eta sei seme-alaba izan zituzten, tartean Eleonora Gonzaga (1598-1655).