Leongo herriaren batasuna

Leongo herriaren batasuna
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
Ideologiaerregionalismoa
Agintea
LehendakariaPedro Ángel Gallego (en) Itzuli
Idazkari orokorraLuis Mariano Santos Reyero (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1986
Koloreak    
webgune ofiziala

Leongo Herriaren Batasuna (UPL) Espainiako alderdi politiko leonesista bat da. Ideologia transbertsala du eta Zamora eta Salamancarekin batera Leóngo Herriaren autonomia erkidegoa osatu nahi du, 1833ko banaketan bezala.[1][2] Hiru probintziak eskualde bakar eta bereizi bat ziren 1983rarte, Gaztela eta Leongo Autonomia Estatutua sortu zenean.

Historia

UPL 1986an sortu zen Unión Leonesista (UNLE) izenarekin. Erakunde politiko hori Espainiako mugimendu leonesistatik zetorren pertsona-talde batek sortu zuen nahiz eta hainbat alderditakoak izan jatorrizko kideak. Hala nola, Aliantza Popularra, UCD, PSOE edo Alderdi Sozialista Popularrekoak. Haien ustez, Leóngo Herria ez zen Gaztela eta Leongo erkidegokoari atxikita egon behar. Izan ere, horrek antzinako Leóngo Erresumaren lurraldeen espazio politikoaren desagerpena zekarren,1833ko banaketatik geroztik osaturiko Leóngo Lurraldea berreskuratu nahi baitzuten. [erreferentzia behar]

UNLE beste sei talde leonesistarekin elkartu zen 1991ko otsailean eta horrela, UPL ofizialki jaio zen. José María Rodríguez de Francisco buru bihurtu zen, ordura arte Leongo Udaleko zinegotzi independentea izandakoa

UPLk garapen gorena lortu du Leonen, han sentimendu leonesista hedatuago dago eta. Bierzon Torre del Bierzoko alkatetza eta Eskualdeko Kontseiluan ordezkari bat lortu zituen 1995ean, CDS eta PPko kideak sartu baitziren euren zerrendetan. 1991ko udal-hauteskundeetan, UPLk aurrerapauso nabarmenak eman zituen: hiru zinegotzi Leongo Udalean eta probintziako diputatu bat.

1995 eta 1999ko udal eta autonomia- hauteskundeetan, UPL igo egin zen udal mailan. Gaztela eta Leóngo Gorteetan probintziako hirugarren indar politikoa bilakatu zen, 3 prokuradorerekin.

2003an UPLk boto eta zinegotzi kopurua nabarmen igo zuen, baina Leongo Udalean zuen ordezkaritza murriztu egin zen, PPrekin koalizioan gobernatzeak kalte egin baitzion. UPLk, orduan, Leongo Udalean PSOEri babesa ematea erabaki zuen, alderdi popularraren kalterako. Bestalde, lehen aldiz aurkeztu zen Zamorako probintzian eta gehiengo absolutuz gobernatutako bost udal lortu ziren, beste alderdi txiki batzuen laguntzarekin. Hola, UPLk 51 zinegoti eskuratu zituen probintzian. Ondorioz, probintzia horretako hirugarren indar bihurtu zen zinegotzi-kopuruari dagokionez eta bosgarren boto kopuruari dagokionez, nahiz eta herri nagusietan ordezkaritzarik ez izan.

Espainian gobernuko presidenteleondar bat izateko aukerak, José Luis Rodríguez Zapatero sozialistak, kalte egin zion UPLri. Hori dela eta, 2004ko martxoaren 14ko hauteskunde orokorretan emaitza apalak lortu zituen.

Gainera, beste arazo batzuk agertu ziren 2004aren amaieran. Besteak beste, Leongo Udaleko bozeramaileak, UPLko idazkari nagusi ohiak eta fundatzaileak, José María Rodríguez de Franciscok eta alkateorde Covadonga Sotok, alderdia utzi zuten. Bi zinegotzi hauek Amilivia udaletxera itzultzea hitzartu zuten eta Alderdi Autonomista Leonesarra izeneko plataforma politikoa sortu zuten.

Arazoak arazo, UPLk 4.000 afiliatu inguru lortu zituen garai horretan. Halaber, Zamora, Salamanca eta Madrilgo probintzieetan batzorde propioa osatu zuen. Une horretan, idazkari nagusia Eduardo López Sendino leondarra bihurtu zen, 2015eko hauteskundeetan Leongo alkatetzarako hautagai izango zena. Alderdiaren lehendakaria, aldiz, Pedro Ángel Gallego, Benaventeko alkatetzarako hautagaia.

2006ko ekainean, UPLk akordio bat sinatu zuen Salamancan, Unión del Pueblo Salmantino (UPS) erakundearekin eta Conceyu Xoven gazte-erakundearekin, 2007ko udal-hauteskundeetan elkarrekin aurkezteko. Hori dela eta, lehen aldiz izan zuen hautagaitza Leongo Herriko probintzia guztietan.

2006 eta 2007 artean, UPL akordio batera iritsi zen PPtik bereizitako talde batekin Bierzon batera aurkezteko. 2007ko udal hauteskundeetara aurkeztu zen Zamoran, Zamora Unidadekin koalizioan. Hala ere, emaitzak okerrera egin zuten, Zamora Unidad (3585 boto eta 35 zinegotzi 2003an) eta UPL (3794 puntu eta 51 zinegotzi 2003an) elkartuta emaitza apalak lortu baitzituzten. Hots, 2193 boto eta 27 zinegotzi, ordezkaritzaren %70 galdu zuten eta koalizioa Zamoran bosgarren indarra bihurtu zen.

2007ko hauteskundeen ondoren, botoak jaitsi egin ziren eta Diputazio Probintzialean giltza izateko aukera galdu zuten. Alabaina, Leongo Udalean esanguratsu izaten jarraitu zuten. Han PSOErekin hitzarmena sinatu zuen gobernatzeko, nahiz eta orduan Joaquín Otero idazkari nagusia aurka egon. Desadostasun horien ondorioz, Joaquín Oterok ezohiko biltzar bat deitu zuen azaroan eta bertan jakinarazi zuen ez zela berriz hautatzera aurkeztuko eta ordura arte alderdiko lehendakari izan zen Melchor Morenok ordezkatuko zuela.[3] 2008ko hauteskunde orokorretan hondamendia bizi zuen alderdiak (4.679 botobaino ez zituzten lortu 2004an, berriz, 13.687 boto). Hori dela eta, Joaquín Otero, Héctor Castresana (Gorteetako prokuradoreak) eta Luis Herrero Rubinat (aurrekoen aholkularia eta San Andrés del Rabanedoko bozeramailea) kargutik kendu zituzten 2008ko uztailean.[4] 2009ko otsailaren 4an, Leongo 2. Administrazio-Auzi Epaitegiak Luis Herrero Rubinati kendu zion UPLren taldean egoteko debekua, baina ez zion berretsi udal taldearen bozeramailetza.[5][6] 2010eko apirilean, erakundea Conceyu Xovenengandik banandu zen eta UPLren Juventudes Leonesistas talde berria sortu zuen.[7] 2010eko apirilaren 18an egindako biltzarrean, Javier Chamorro izendatu zuten idazkari nagusi, Lázaro García Bayón idazkariorde eta Pedro Ángel Gallego presidente.[8][9]

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeen aurretik, UPLk akordio bat sinatu zuen UGAL-UPA nekazaritza sindikatuarekin eta harekin batera aurkeztu zen hauteskundeetara.

2016an, Unión del Pueblo Leonés eta Partido Autonomista Leonesista bateratuta aurkeztu ziren Leongo hauteskunde guztietara.[10]

Banaketaren aldeko kanpaina

Zapateroren lehen gobernuak bultzada eman zion Espainiako autonomia-garapenari, zenbait autonomia-erkidegotako autonomia-estatutuak aldatuz. Gaztela eta Leongo autonomia-estatutua erreformatzeko prozesuan, UPLk «Leongo eta Gaztelako Autonomia Estatutua» izeneko proiektu alternatiboa aurkeztu zuen. Bertan, Leongo probintziak, bertako biztanle gehienek hala erabakiz gero, bere autonomia erkidego izateko legezko prozedura jasotzen zen. Era berean, proiektu horrek aurreikusten zuen Zamora eta Salamancako probintziek, nahi izanez gero, atxiki ahal izango zirela. Bereizketa egiten ez zen bitartean, UPLk proposatzen zuen Gaztela eta Leon bi lurraldek (Leon, Zamora eta Salamanca probintziak alde batetik eta Gaztela bestetik) osatutako autonomia-erkidego gisa definitzea. Horrez gain, izena Leon eta Gaztela izatea eskatzen zuten eta autonomiaren egoitzak bi lurraldeetan berdintsu banatzea. 2006ko apirileko Alderdiaren Kongresuan, banatze-prozedurei buruzko puntua aldatu egin zen, hegoaldeko bi probintzietako kongresukideek eskatuta, hala hegoaldeko bi probintziek tratu bera jaso zezaten.[erreferentzia behar]

Erreforma-prozesuan, PSOEk eta PPk itundu zuten estatutu berria. UPLk testu alternatibo gisa proposatutako osoko zuzenketa aldeko bi botorekin (UPLko prokuradoreenak) eta aurkako 80 botorekin (PSOE eta PP) bota zen behera.[11][12] Erreformatutako estatutua 2007an onartu zuten Gorte Nagusiek, UPLren eskaerak kontuan hartu barik.

Europako Parlamenturako hauteskundeak

Europako Parlamenturako 2019ko hauteskundeetan ez zen aurkeztu eta Europarako Konpromisoa hautagaitzarako botoa eskatu zuen.

Gazte leonesistak

UPLk <i>Gazteria Leonesistak</i> izeneko gazte erakunde bat ere badu, Leongo Herriko kultura, balioak eta arazoak gazteei helarazteko.

Erreferentziak

Kanpo estekak