Leone Leoni (Menaggio, Comotik hurbil, 1509 – Milan, 1590ko uztailaren 22a) italiar arkitektoa eta eskultorea izan zen.
Biografia
Urregintzan lan egiten zuen, eta Karlos V.a erregearen eskultore nagusi izan zen. Bere seme Pompeorekin (1533-1608) egiten zuen lan, eta brontzean zizelkaturiko monumentu ugari eskaini zioten Karlos V.a erregeari: Carlos Quinto abatiendo al furor (1564), Emperatriz Isabel, María de Austria, Felipe de Austria eta abar.
Buruak ere landu zituen, Karlos V.arena, Filipe II.arena eta Maria erreginarena, esaterako. Aipatzekoak dira, halaber, Gian Giacomo Mediciri eginiko hilobia (Milango katedralean) eta Gonzaga soldaduari eginiko monumentua.
Leoniren seme Pompeorena da Escorialeko erretaula nagusia.
Erreferentziak