Léonce Goietxe —frantsesezko grafian, Léonce Goyetche— XIX. mendeko euskal idazlea izan zen.
1856. urtean Saint-Jean-de-Luz historique et pittoresque, Annales et chronique despuis l'époque de sa fondation presumée jusq'a nous jours ikerlana eman zuen argitara Baionan.
Bizitza
Léonce Goyetche Baionan 1822an sortu zen, baina ikasketak munduan zehar eraman zituen, Ipar-Ameriketako kolonietan, Ingalaterran, Espainian eta Portugalen.[1]
Merkataritza ganberan aritu zen biziki gazte, hasi aitzin, 1860tik goiti, barkuzko posta zerbitzuak antolatzen Antillak, Mexico, Panama eta Estatu-Batuekin Compagnie générale transatlantique enpresako zuzendari gisa.
1864tik goiti Léonce Goietxe Basses-Pyrénées departamenduko kontseilari izendatu zuten Ezpeletako kantonamenduan.
Lanaz gain, historialari zen, eta kari horietan argitaratu zuen Donibane Lohizuneri buruzko arrakasta handiko kronika bat. Lehen argitalpena 1856an egin zen, eta bigarrena, emendatua, 1883an.[2]
Lanak
Kronika
- (Frantsesez) Saint Jean de Luz historique et pittoresque (1856)[3]
Erreferentziak
Kanpo loturak