Leon Huegun Etxenagusia, ezagunagoa Txikito de Aia izenarekin, (Aia, 1896ko urtarrilaren 26a[1] - ?) aizkolaria izan zen.
Gutxi dakigu bere bizitzari buruz. Badakigu 43 urterekin lehian aritu zela eta Beizamako Santa Agedari irabazi zion. Ospe handiko aizkolaria, beste lehia bat egin zen Zarautzen, Leon Huegunen eta Jose Aranburu Aramendiren artean, bigarrenak irabazi zuena[2] 1925eko otsailaren 22an. 1950eko hamarkadan ere jarraitu zuen aizkolari gisa.[3]
Herri kulturan
Leon Huegun ezaguna da Kortatu taldearen Kortatu lehen diskoaren azalean agertzen delako.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak