Leon Carentangoa (Carentan, ca. 856 – Baiona, ca. 890) IX. mendean, euskaldunak kristautzeko asmoz, Baionan bizi izan omen zen santu kristaua izan zen. Parisen ikasi ondoren, Rouengo gotzain izendatu zuten. Elezaharren arabera, apezpikutegi bat sortu zuen Baionan. Normandiarren eraso batean hil omen zen, Baionan bertan, IX. mendearen amaieran. Baionako patroia da San Leon, XI. mendeaz geroztik eta horrela ospatzen da martxoaren lehenengo domekan.
Erreferentziak