Lekobide edo Lekabide edo Lekobidi (gaztelaniazko grafian Lecobide) euskal mito moderno bat da, Leloren kantu edo Kantabriarren kantu deitutakoaren pasarte baten interpretazio oker batetik sortutakoa XIX. mendean. Mito oker honen arabera, bizkaitarren eta, ondorio bidez, euskaldunen aurrendaria izan zen Lekobide izeneko buruzagi bat, ustez Octavio Augusto lehen erromatarenperadorearen aurkako borroka irabazi zuena.
Mitoaren sorrera
Leloren kantuaIbarguen-Cachopin kronikaren (1558-1610) 71. koadernoan bildutako kantu apokrifoa da: faltsifikazio bat da, Erromatarren garaiko kantabriar edo euskaldunen eta erromatarren arteko guduen berri ematen duen kantu epikoa, ustezko euskara arkaiko baten gordea. Zantzu guztien arabera, XVI. mendeko sorkuntza da[1].
XIX. mendeko hizkuntzalari batzuek —dirudienez, horietako batzuk euskaraz gutxi edo batere ez zekitenak—[3], uste izan zuten lecobjidi hitz ezezagun hori izen propio bat zela, hau da, «Oktabiano munduko jauna, eta Lekobidi Bizkaikoa».
Hedakuntza
Euskaraz gutxi edo batere ez zekiten glosagileen ustea sinetsita, Juan Antonio Mogelen eta, batez ere, Wilhem von Humboldten lanen eraginez hedatu zen Lekobideren mitoa, hau da, euskaldunen aurrendariaren mitoa[4].
Geroztik, euskal kulturaren iruditerian aski indarra izan du Lekobideren mitoak. Batez ere XIX. mendeko kutsu erromantiko berantiarreko literatura foruzalean. Besteak beste, Lekobide izeneko euskal buruzagia pertsonaia nagusia da Juan Benanzio ArakistainenTradiciones Vasco-Cántabras (1866) liburuko "Los Cantabros" (kantabriarrak) kontakizunean eta Vicente AranarenLos últimos íberos. Leyendas de Euskaria (1882) obraren "Lekobide" izenekoan. Jose Manuel Lujanbio "Txirrita"bertsolariaren «Orain bi milla urte» (Orain bi milla urte) bertso sortan esaten da: «Lekobide ta Otsobal ziren / Kantabriyako buruak» zein Gure fueroak bertsoan (1913):
«
Lekobide zan euskalduntarra
gerrero izugarriya,
Erromari ta beste askori
artu ziyoten neurriya,
ta Otzobalek egiten ziyon
aldamenetik guardiya;
irugarrena Lartaun gaztia
seme orde ekarriya;
gaur Kantabriyan badago alako
kuadrilla baten premiya.
Koldo Mitxelenak eta beste zenbait hizkuntzalarik egindako lanetan aski frogatu eta dokumentatu da lecobjdi honen esangura ulertu behar dela lekatu aditzetik abiatuta, hori da, «kanpo utzi, salbuetsi». Bernat Etxeparek eta ekialdeko beste idazle askok lekot bedi edo lekat bedi forma darabilte, esandako «kanpo utzi, salbuetsi» zentzu horrekin.[5]
«
Hamar manamenduiak
Ador'ezak Jangoiko bat onets oroz gainetik;
haren izena ez jura kausa gabe banoki;
igandiak eta bestak sanktifika debotki;
aita eta ama ohora izak bizi, izan luzeki;
ehor ero ez dazala ezetare gaitzetsi;
nork beria baiezila emazterik ez hunki;
bertzerena ez dazala ebatsi ez eduki;
fama gaitzik ez temala lagunari falsuki;
bertzen emazte alabak ez desira gaixtoki
ez etare unasuna, lekot bedi justoki.
Manamenduiak hoiek dira, Jangoikoak emanik;
hok begira dizagula, salba giten hegatik.
Leloren kantu apokrifoan azaltzen den forma zehatz hori hapax bat zela uler zitekeen, 2020an aurkitutako Ene laztan gozo ederra... agertu zen arte. Izan ere, poema horren pasarte batean agertzen da forma bera[6]:
↑Koldo Mitxelenak dio, Leloren kantua-ren glosak idatzi zituztenei buruz: «La consecuencia más natural parece ser que el glosador o glosadores era gente cuyo desconocimiento del euskara podía alcanzar proporciones muy elevadas, en algunos casos totales» (299. or.).
↑Koldo Mitxelenak harrituta esaten du, bere artikuluaren amaierako post scriptum oharrean, Humboldt izan zela Lekobideren mitoa sortu edo, gutxienez, argitara atera zuena (313.or.).
Julio de Urquijo (1922-1924) «La Crónica Ibargüen-Cachopin y el Canto de Lelo» in Revista Internacional de Estudios Vascos, (1922) 83-98, 232-247, 458-482; (1924) 163-182, 523-548 or.