Leite Derramado Chico Buarqueren laugarren eleberria da, 2009ko martxoaren 28an Companhia das Letras argitaletxeak kaleratua.[1]
Sinopsia
Gizon zahar bat ospitaleko ohe batean dago. Brasilgo familia tradizional bateko kidea da. Bere alabari, erizainei eta entzun nahi duen edonori zuzendutako bakarrizketa batean, bere leinuaren istorioa kontatzen du: arbaso portugaldarrak, Inperioko baroi bat, Lehengo Errepublikako senatari bat edota gaur egungo Rio de Janeiroko mutil gaizki hezia.
Dekadentzia sozial eta ekonomikoa erakusten duen familia-saga bat da, azken bi mendeetako Brasilgo historian kokatua. Egileak Brasilgo gizarteaz eskaintzen digun ikuspegia oso ezkorra da: lagunkeria, klase eta arraza aurreiritziak, matxismoa, oportunismoa, ustelkeria, naturaren suntsiketa eta delinkuentzia.
Erreferentziak
Kanpo estekak