Leie[1] (nederlanderaz) edo Lys[1] (frantsesez) mendebaldeko Europako ibaia da, Eskaldaren adarra, Belgika eta Frantzia zeharkatzen dituena. 202 km luze da eta 3.910 km²ko arroa drainatzen du.
Geografia
Artoisko lurraldean sortzen da, Lisbourg udalerrian, 115 metrotako altueran. Frantziaren eta Belgikaren arteko muga eratzen du Menin aldean. Kortrijk (Courtrai) eta Gante (Gent) hiriak igarotzen ditu eta Eskalda ibaian isurtzen du ura[2].
Zeharkatutako udalerriak
Historia
Eremu oso industrializatua izan zen eta ondorioz populazio dentsitate handia izan zuenez kutsadura handia izan zuen antzina. XX. mendearen hasieran ordea margolarien gustuko paisaia izan zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak