Legoland Billund Danimarkako Billund hiriaren ondoan dagoen jolas parkea da. 140.000 m²-ko azalera hartzen du.
Historia
Lego jolas konpainiak sorturiko lehenengo parkea da. Lantegi nagusiaren ondoan 1968 urtean eraiki zen. Ondoren Ingalaterra, Alemania, Estatu Batuak eta Malaisian ere sortu dira Legoland parke berriak.
Atalak
- Mini Land: Parkearen bihotza da. Danimarkako paisaiak lego fitxekin eginak daude 1:20 eskalan, besteak beste, Amalienborg jauregia, Nyhavn eta Skagen. Ondoren Europa iparraldeko hainbat toki esanguratsu gehitu zitzaizkion eta azkenik Estatu Batuetako hainbat monumentu (Askatasunaren Estatua, Rushmore mendia, Kennedy zentro espaziala), Egiptoko Abu Simbel, Atenasko Akropolia eta azkenik Star Wars filmeko tokiak.
- Adventure Land: atrakzioak (errusiar mendiren gisakoak) dituen eremua da.
- DUPLO® Land: 2 eta 6 urte arteko umeentzako atala da.
- Imagination Zone: 4 dimentsiotako filmak ikusteko prestaturiko eraikina da.
- KNIGHTS' KINGDOM™: dragoiaren mendi errusiarra daukan atala da.
- LEGOREDO® Town: western filmetan oinarrituriko atala.
- Miniland
- NINJAGO® World: azkenengo ireki den atala da.
- Piratand: piraten filmetan oinarrituriko atala.
- Polar Land: 2012an ireki zen. Ipar eta Hego poloetan oinarriturik dago.
Irudiak
Kanpo estekak