Lee Wan-koo (Hangul: 이완구; Hanja: 李完九; Cheongyang konderria, Hego Chungcheong, 1950eko uztailaren 16a - Seul, 2021eko urriaren 14a) hegokorear politikaria izan zen. Hego Koreako lehen ministroa izan zen 2015ko otsailetik apirilera.
Funtzionario gisa lan egin zuen Finantza Ministerioan eta Polizia Agentzia Nazionalean. 1982 eta 1984 artean Michigango Estatu Unibertsitatean ikasi zuen eta 1986tik 1989ra Los Angeleseko Kontsulatuan kontsul izan zen.
1995ean Alderdi Liberal Demokratikoan sartu zen eta 1996an diputatu hautatu zuten. 2006tik 2009ra Hego Chungcheong probintziako gobernadorea izan zen. 2015eko urtarrilaren 23an lehen ministro izendatu zuten, baina apirilaren 27an dimisioa eman zuen, ustelkeria egotzita.