Leandro Fernández de Moratín (Madril, Espainia, 1760ko martxoaren 10a - Paris, Frantzia, 1828ko ekainaren 21a) espainiar poeta, antzerkigile eta jakituna izan zen.
Biografia
Oso gazte zelarik, Real Academia Españolaren bi sari irabazi zituen. Frantzian ibili zen, eta Frantziako Iraultzako gertakariak bertatik ikusi zituen. Gero Ingalaterra eta Italia ezagutu zituen.
Godoyren babesa izan zuen, eta Espainiako Independentzia Gerran frantsestuen aldeko izan zen, eta Josef I.aren liburuzain egin zuten. Fernando VII.a itzultzean, Parisera erbesteratu zen, eta han hil zen.
El viejo y la niña (1786), El barón (1786), La mojigata (1790), La comedia nueva (1791), eta El sí de las niñas (1806) antzerki-lanak idatzi zituen.
Poesia-lanetan, malenkoniazko doinuz, gizakia kezkatzen duten gaietan murgildu zen Moratín (heriotza, denbora) eta erromantizismoari aurrea hartu zion. Shakespeareren Hamlet eta Molièreren Le médecin malgré lui eta L´école des maris itzuli zituen.
Obra
Antzezlanak
Poesia
- "La toma de Granada" (1779), poema labur bat da.
- Lección poética. Sátira contra los vicios introducidos en la poesía castellana (1782)
- "Elegía a las musas", bere poema garrantzitsuena.
- Sonetoak, odak eta epistolak idatzi zituen.
Prosa
- La derrota de los pedantes
Erreferentziak
Erreferentziak
Kanpo loturak