Leal, solo hay una forma de vivir Paraguaiko ekintzazko film bat da, Pietro Scappinik eta Rodrigo Salomónek zuzendua eta Andrés Gelós gidoilariak idatzia. Silvio Rodas, Luis Aguirre, Félix Medina, Andrea Quattrocchi, Bruno Sosa, Ana María Imizcoz eta Martín Oviedo ditu protagonista, besteak beste. Paraguaiko HEi Films ekoiztetxearen lehen produkzioa da, Argentinako Fernando Sokolowiczen Arco Libre konpainiarekin elkarlanean ekoitzia. Filmaketak bost aste iraun zuen, 2017ko azaroaren 6an hasiz eta abenduaren 9an amaituz.[1] 2018ko abuztuaren 2an estreinatu zen zinema-aretoetan[2], nahiz eta uztailaren 31n aurreestreinaldia egin zuten Cinemarken.[3]
2019ko martxoaren 1az geroztik Netflixen dago ikusgai, plataforma honek eskaini duen Paraguaiko lehen filma izanik.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak