Le dîner de cons (euskaraz Ergelen afaria) Francis Veber antzerkigileak zuzendutako film frantziarra da, zuzendari horren antzerki-lan batean oinarritua. Gaur egun, Estatu Batuetan haren beste bertsio bat egiteko proiektua dago, berriz ere Veberrek berak zuzendua.
Dinner for Schmucks (2010) estatubatuar berregokitzapena du.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Pierre Brochant asteazkenero bere adiskideekin afaritan elkartzen da: aldiro-aldiro, afari bakoitzean nork ergel handiagoa gonbidatuko duen lehia jokoan ibiltzen dira. Asteazken hartarako, Brochantek ez du eraman beharreko koitadurik aurkitu; hortaz, lagun baten aholkuari jaramon eginez, azken horrek Ogasun funtzionarioa eta pospoloekin maketak eraikitzeko zaletasun eta obsesioa duen François Pignon izeneko gizasemea eramateko gomendioa onartzen du. Oraindik ezagutzen ez duenez, Brochantek etxera gonbidatzea erabakitzen du, baina erabaki hori bizi osoan inoiz hartu duen ideia txarrenetakoa da.
Laster asko, nahiz eta betiere asmo onez ibili, zorigaizto ekarle hutsa dela agerian uzten du Pignonek, Brochanti arazoak bata bestearen atzean baitakarkio. Egoera gero eta dibertigarriagoa da, "ergelak" Bronchanti bizkarreko mina sortzeaz gain, bere emazteak bertan behera laga dezan lortzen baitu; gainera, Brochantekin obsesionatua dagoen emakume ero bat ere ekartzen dio etxera, bere etsai txarrenarekin berradiskidetu, ogasun inspektore bat etxeratu... Filmaren amaiera Brochanten zitalkeriaren kritika da, baina Pignonen telefonozko hanka-sartze barregarriek-eta zitalkeria hori hutsaren hurrengo uzten dute.
Aktoreak
Kanpo estekak