Lazkao Txiki izenburuarekin Xabier Letek album bat plazaratu zuen 2001ean, Berrehun urtez bertsotan bertso klasikoen antologia barruan. Lan honetan bertsolariaren hamar bertso ospetsuenetarikoak bildu zituen, abestiak bihurtuz. Grabazioak Elkarlanean estudioan egin ziren, Karlos Gimenez zuzendaritzapean, 1999tik 2001 arte. [1] CD gisa plazaratu zen.
Abestiak
- "Egunsentiari", 02:44 (Doinu herrikoia)
- "Elurretako loreak", 02:31 (Doinu herrikoia)
- "Baserri uts bati", 04:39 (Doinu herrikoia)
- "Seme bakarrak bere burua il" 02:59 (Doinu herrikoia)
- "Ispilluko mutillari" 02:24 (Doinu herrikoia)
- "Txiste bat" 02:57 (Doinu herrikoia)
- "Kabi autsia" 02:51 (Doinu herrikoia)
- "Kontzientzia" 03:14 (Doinu herrikoia)
- "Il kanpaiak egunsentian" 03:31 (Doinu herrikoia)
- "Aralar mendian" 06:34 (Doinu herrikoia)
- "Seaska" 04:08 (Doinua:Karlos Gimenez)
- "Kandelero eta erramu eguna" 05:13 (Doinua:Karlos Gimenez)
- "Baserrietako su bajua" 03:27 (Doinua:Karlos Gimenez)
- "Miña, oiñazea" 03:40 (Doinua:Karlos Gimenez)
Iraupen osoa: 51' 41"
Talde teknikoa
- Azala: Juanma Aramendi, Ainhoa Lukas
- Soinu teknikaria: Cesar Ibarretxe
- Moldaketak, zuzendaritza, ekoizpena: Karlos Gimenez
Musikariak
- Karlos Gimenez, pianoa
- Pello Ramirez, biolontxeloa
- Jabier Muguruza, akordeoia
- Pascal Gaigne, gitarra, bandoneoia
- Txema Garces, baxua
- Luis Camino, perkusioa
- Herve Michaud, oboea, adar ingelesa
- Iñaki Garmendia, flauta
- Juan Navarro, klarinetea
- Xabier Lete, ahotsa
Erreferentziak
Kanpo estekak