Bere lehen lanarekin, Doce cuentos y uno más (1956, Hamabi ipuin eta bat gehiago) Leopoldo Alas literatura-saria irabazi zuen. Bi urte geroago finalista izan zen Nadal sari ospetsuan, Ayer, 27 de octubre (Atzo, urriak 27) obrarekin. Liburu horretan bere obraren ildo nagusia zein izango zen erakutsi zuen: jende pobrearen esperantzarik eta etorkizunik gabeko bizitzaren salaketa eta kritika. La camisa (1962, Alkandora) antzerki-lanaren estreinaldiak Espainiako antzerki sozialaren sorrera markatu zuen, eta Espainiako gizartea literaturaren bidez aldarazi nahi izan zuen idazle-belaunaldi baten akuilu gertatu zen. Obrak sari asko irabazi zituen: Antzerki Sari Nazionala, Valle-Inclán saria, eta Espainiako Errege Akademiarena, besteak beste.
Obra
Antzezlanak
El Milagro (1953)
El perchero (1953)
El rubí del Inspector General (1955)
La camisa (1960)
La pechuga de la sardina (1962)
La condecoración (1963-1964)
El cuarto poder (1963-1965)
La noticia (1963)
La niña y el pelele (1965)
Ceros a la izquierda (1965)
La metamorfosis de un hombre vestido de gris (1965)
Nuevo retablo de las maravillas y olé (1965)
El mercadillo utópico o de cómo el hombre limpión tiro de la manta (1965)
El tonto útil (1965)
El cuerpo (1965)
Mare Nostrum, S.A. (1966)
English spoken (1967)
Plaza menor (1967)
Cronicón del medioevo o Historia de un pechicidio o La venganza de don Lauro (1967)