Bartzelona Futbol Klubean egin zuen ibilbide osoa. Barçan hainbat erronka gainditu ditu eta historia ere egin du.[2] 2007. urtetik 2018 urtera, erretiratu zen arte, eta 4 liga, Erreginaren 6 kopa eta Kataluniako 8 kopa irabazi zituen.[3]
Futbolari ibilbidea
Futbolari
Fundació Esportiva Atlètic Vilafranca fundazioaren beheko kategorietatik hasi zen. 2005ean Bartzelona Futbol Klubeko behe kategoriko B taldearekin fitxatu zuen. Bertan, bi denboraldi egin zituen, Ramon Torne eta Joaquim Querolen agindupean.
Azkenean, 2007an, Bartzelona Futbol Klubean sartu zen, bigarren mailara jaitsita, une gogorrenetako bat pasatzen ari zenean, baina, Xavi Llorens aulkira iristean, dena hobetu zen, Bigarren Mailatik atera ondoren. Denboraren poderioz, hiru makilen azpiko atezain garrantzitsua izan zen, taldearen titularra izatera iritsi baitzen.
Hiru urtez Barçan aritu ondoren, azkenean iritsi zen lehen garaikur ofiziala, 2011n Erregina Kopa irabazi baitzuen. Sari hori aurretik irabazitako Kataluniako 3 kopei gehitu zitzaien. Hurrengo urtean, eskuadraren historiako balentriarik garrantzitsuena gertatu zen, Katalunia Kopa, Liga eta Erreginaren Kopa irabazi baitzituen elkarren segidan, eta, hala, "estatuko hirukoa" lortu zuen.[4] Partideta horretan Laura atezaintzan egon zen.[5]
Prestatzaile fisikoa
Victor Valdés izatea amestu zuen umeak, Laura Ràfols,[6] Bartzelona taldean 13 urte eman ondoren,[7] 2018ko maiatzaren 30ean futbol profesionaletik erretiratuko zela iragarri zuen,[8] 27 urte besterik ez zituela, fisioterapeuta etapa berri bati ekin nahi baitzion, eta Erregina Koparen finalean jokatu zuen azken partida, 1-0 irabazita.[1] Gero, klubaren beheko kategorietarako prestatzaile fisiko lanetan hasi zen.[1]
Selekzio nazionala
Ràfols izan zen 2008ko UEFA txapelketan parte hartu zuen 19 urtez azpikoen Espainiako selekzioaren atezainetako bat. Kataluniako selekzioaren buru ere izan zen.[9]