Laura Arrillaga-Andreessen (Palo Alto, Kalifornia) euskal jatorriko filantropo estatubatuarra da.[1] Jaiotzez Laura Arrillaga, bere deituran senarrarena gehitu du, 2006tik Netscape enpresaren sortzaile eta Silicon Valleyko ekintzaile eta inbertsore Marc Andreessenekin ezkonduta baitago.
Bizitza eta hezkuntza
Arrillaga-Andreessenen gurasoak John Arrillaga, Sr. (aita, euskal jatorriko negozio-gizon kaliforniarra) eta Frances C. Arrillaga (ama, filantropoa) dira. Stanford Unibertsitatean artearen historian, hezkuntzan eta enpresa-kudeaketan gradu-mailako ikasketak lortu ditu. Arrillaga familia oso lotuta dago Stanford Unibertsitatearekin, eta ezkondu ere kanpusean ezkondu zen Marc Andreessenekin.
Jarduerak
Laura Arrillaga-Andreessen Foundation (LAAF) fundazioaren sortzaile eta patrono nagusia da. Fundazio pribatua da, filantropiaren alorreko "berrikuntza laborategi" gisa definitua. Gaiaren inguruko saiakera bat ere idatzi du (Giving 2.0: Transform Your Giving and Our World) eta inbertsio fondo baten sortzailea da, The Silicon Valley Social Venture Fund (SV2), hori ere filantropiaren alorrean inbertsioak egiteko xedea duena.
Erreferentziak