Las edades de Lulú (1989) («Luluren adinak») Almudena Grandes espainiar idazlearen eleberri erotiko ezaguna da. Zenbait hedabidek diotenez, XX. mendeko Espainiako literaturaren 100 eleberri onenetakoa.[1] Eleberriak neska gazte baten garapen sexuala kontatzen du, nerabezarotik hasi eta hogeita hamar urte bete arte. Liburuak arrakasta handia izan zuen, eta laster itzuli zuten 19 hizkuntzatara. Tusquets Editores argitaletxeak ematen zuen La Sonrisa Vertical saria irabazi zuen, XI. edizioan.
Argumentua
Lulú, protagonista, liburuaren hasieran 15 urteko neska gazte bat da. Familian ez du maitasun handirik jasotzen. Bere anaiaren lagun bat ezagutzen du, Pablo, unibertsitateko irakaslea, eta unean harengandik erakarrita sentitzen da. Harekin izango du bere lehen sexu harremana, Lulúren bizitza markatuko duena aurrerantzean. Bikoteak hainbat esperientzia ezagutzen eta praktikatzen dituzte, beti fantasiaren poderioz lagunduta. Azkenik. Lulú 30 urte betetzen dituenean beste motatako harremanetan inplikatuko da, gero eta nahasiagoak diren harremanetan eta orgietan.
Filma
1990an, Las edades de Lulú izenburupean, Bigas Luna zuzendari katalanak zinemara eraman zuen, Francesca Neri aktore italiarra paper nagusian.
Erreferentziak
Kanpo estekak