Langileen Alderdia (frantsesez: Parti des Travailleurs, PT) Frantziako ezker muturreko alderdi politiko bat izan zen. Bere kide gehienek trotskismoarekin bat egiten zuten. 1991n sortu zen, eta bere kide esanguratsuena Daniel Gluckstein zen, alderdiko idazkari nagusia.
Langileen Alderdiak antolaketa federala zuen, eta Informations Ouvrières (Langile Informazioak, euskaraz) 20.000ko tiradadun astekariaren inguruan antolatzen zen.