Landaben edo Landabengo IndustrialdeaNafarroakoIruñea hiriburuko mendebaldean dagoen industrialde bat da. Bertan lantegi handi ugari kokatzen dira, adibidez, Iruñerri osoan langile gehien dituen Volkswagen enpresa, 2009an 5.000 inguru langile zituelarik.
Mugak
Bere mugak honako hauek dira: iparraldean Orkoien udalerria du, hegoaldean Barañain udalerria eta Arga ibaia, ekialdean ere Arga ibaia eta Iruñeko Biritxitu auzoko lursailak, eta azkenik mendebaldean A-15 autobidea, eta Arazuri eta Gazolatz udalerriak kokatzen dira.