Landa Txikiak

Landa Txikiak
MotaFrantziako eskualde naturalak
Geografia
Honen parte daGaskoinia

Landa Txikiak (frantsesez: Petites-Landes; gaskoiz: Lanas Petitas) Gaskoinako Landetako eskualde bat da. Alde batetik Landa Handia eta Armagnac eta, bestetik, Chalosse arteko trantsizio-herrialdea da.

Deskribapena

Eskualde horren barruan, honako eremu hauek bereizten dira:

Hiri nagusia Mont-de-Marsan izango litzateke, Landetako departamenduko hiriburua.

Hidrologia

Aturrik Landa Txikiak hegoaldetik bustitzen ditu (Chalosse eta Tursan aldera); gero, mendebalderantz jotzen du Tartas ingururaino.[1]

Midou eta Douze ibaiek eskualdea zeharkatzen dituzte, eta Mont-de-Marsanen elkartzen dira, Midouze ibaiadarra osatuz. Hau, Tartas zeharkatu baino zertxobait gutxira, Aturriren ibaiadar bilakatzen da.

Hizkuntzak

Frantsesa hizkuntza ofiziala da, herritar guztiek hitz egiten eta ulertzen dutena.

Itsasaldeko gaskoi edo, tokiko hizkeran, parlar negre edo parlar negue (ahoskera: parˈla ˈnøɣrə, parˈla ˈnøɣə), hau da, «mintzaira beltza», ekialderago eta iparralderago mintzatzen den parlar clar («mintzaira argia») delako gaskoi aldaerari kontrajarria, Aturrialdeko Landetako eskualde askotan hitz egiten den aldaera da, tartean Landa Txikietan.[2]

Erreferentziak

  1. Zégierman, Frédéric. (1999ko apirila). Le guide des Pays de France Sud. Fayard.
  2. Moureau, Pierre. (1997). Dictionnaire gascon-français, français-gascon: suivant les parlers maritimes. Princi Negre ISBN 2-905007-37-0..

Kanpo estekak


Geografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.