Lael Wilcox (Anchorage, Alaska, 1987ko uztailaren 18a) Estatu Batuetako ultra-distantziako txirrindulari profesionala da. 2016an 4.400 miliatako Trans Am Bike Race lasterketa irabazi zuen, hori lortzen zuen lehen emakumezkoa eta lehen estatubatuarra izan zen[1].
Biografia
Anchoragen jaio eta hazi zen eta 2008an Puget Sound Unibertsitatean Natur Zientzietako eta Frantziar literaturako ikasketak atera zituen[2].
2008an hasi zen bizikletan ibiltzen, Nicholas Carman mutil lagunarekin munduari bira ematea erabaki zuenean. Ipar Amerikan hasi, Ekialdeko Europa ondoren, Ekialde Hurbila eta Afrika korritu zituztenerako 100.000 milia eginak zituzten[3]. 2017an banatu egin ziren[2] eta 2021ean Rugile "Rue" Kaladyte kazetari argazkilariarekin ezkondu zen, Wilcoxen ibilbidean argazki ugari atera zituelako ezagutu zuten elkar[4].
Kirol lorpenak
2015ean Tour Divide-ko emakumezkoen errekorra hautsi zuen aurreko markari bi egun kenduz. 2.745 milia osatzeko erlojupekoan 15 egun, 10 ordu eta 59 minutu erabili zituen[5]. Urte berean Baja Divide-ko emakumezkoen errekorra hautsi zuen eta 2017an gizonezkoen errekorra ere gainditu zuen, 11 egun 13 ordu eta 2 minutu eginez[6].
2016an Trans Am Bike Race lasterketan hartu zuen parte. Lasterketa honek 4.400 miliako ibilbidean Estatu Batuak kostatik kostara zeharkatzen ditu[1]. Egunero 235 milia egin zituen batazbeste, bost ordu lo eginez, eta txirrindularitza ekipamendurik gabe irabazlea izan zen. Lasterketaren hirugarren ekitaldia zen eta garaipena lortzen zuen lehen emakumezkoa eta lehen estatubatuarra izan zen.
2018an Suitzako Navad 100 lasterketan bigarren egin zuen[7].
2022an Islandiako Westfjords Way Challenge lasterketaren lehen ekitaldia irabazi zuen[8].
Erreferentziak
Kanpo estekak