Lady Agnew of Lochnaw Gertrude Agnewren erretratua da, John Singer Sargentek 1892an 127 × 101 cm-ko olioz eginikoa. Egun, Scottish National Galleryn dago, Edinburgon. Izan ere, museo horrek 1925ean eskuratu zuen.
Lady Agnew hiru laurdeneko pose batean agertzen da, eserita, jantzi zuri batean. Zuzen begiratzen dio ikusleari, erdi-irribarre batekin.
Erretratuak ospea hartu zuen berehala. 1893ko apirilaren 29an, The Times-eko artikulu sinatu gabe batean, maisulantzat hartu zen obra, eta honako hau gehitu: "teknikaren arrakasta ez ezik, erretratugintza finenaren adibidea ere bada, hitzaren zentzu literalean [...]. Sargentek, sotiltasuna baztertu gabe, manierismoak alde batean utzi ditu, eta pertsona xarmangarri baten irudi ederra egin du".[1]
Erreferentziak
- ↑ "not only a triumph of technique but the finest example of portraiture, in the literal sense of the word, that has been seen here for a long time. While Mr Sargent has abandoned none of his subtlety, he has abandoned his mannerisms, and has been content to make a beautiful picture of a charming subject"
Kanpo estekak