Lactarius quieticolor var. hemicyaneus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Lactarius hemicyaneus (Basionimoa), Lactarius quieticolor var. hemicyaneus, Lactarius deliciosus var. hemicyaneus.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ertza beherantz biribildua, ganbila, erdian pixka bat hondoratua, gorrixka zurbil kolorekoa, gero arre iluna, ertzean eremu zirkularrekin markatua, pruinadun zuria.
Orriak: Estu, erregularrak, itsatsiak, azenario-grisaxka kolorekoak.
Hanka: Labur samarra, zilindrikoa, kapelaren kolorekoa, laranja koloreko orbanekin, pruinaduna, laster berdez zikindua, edo ardo kolorekoa zulatzen duzun tokian.
Haragia: Trinkoa, min samarra, azidoaren usain pixka batekin, urdinxka-berde kolorekoa kapelan, laranja kolorekoa oinean, gero berdexka kolorea hartzen du. Deskribatutako koloreak latexak ere baditu, ebakitzean ikusten da.[1]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Hemicyaneus epitetoa grekotik dator, erdi bana, esan nahi duen “semi” hitzetik, eta turkesa kolorea, esan nahi duen “cyaneus” hitzetik. Latexak dituen bi koloreengatik.
Jangarritasuna
Jangarria.[2]
Nahasketa arriskua
Latex laranja edo gorria duten Lactarius-en barnean dago, espezie ezagunak eta gastronomikoki estimatuak, espezie hau besteak baino jangarri kaskarragoa da.
Sasoia eta lekua
Pinuen azpian.
Banaketa eremua
Norvegia, Suedia, Finlandia, Pirinioak (Espainia, Frantzia), Belgika, Herbehereak.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak