Lactarius cilicioides Russulaceae familiako onddo espezie bat da.
Deskribapena
Kapela: 2,5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Mehea, ganbila, erdian deprimitua, lautua, inbutuaren forman; zurixka arrosa-haragi koloreko islekin, ez garbi zonatua hezetasunarekin, distiratsua lehorrarekin. Ertza beherantz biribildua, irregularki errekurbatua, tomentudun pubeszentea, leuna.
Orriak: Estu, desberdinak, itsatsiak edo pixka bat dekurrenteak, zuri-haragi kolorekoak, okre antzekoak ukitzean.
Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 1,2 bitarteko diametrokoa, mehetua (baina baita loditua ere batzuetan) oinarrian, kapelaren kolore berekoa, arre zikin koloreko pruinadun-zetadun orbanekin, gero leuna.
Haragia: Mehea, zuria, solidoa; usain pelargonikoa eta zapore sutsua.
Latex: Zuria eta ez da kolorez aldatzen. Sutsua.[1]
Etimologia: Lactarius terminoa “lac” “lactis” esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Cilicioides epitetoa latinetik dator, mahai-tapiz, ilez egindako estalkia esan nahi duen “cilicium” hitzetik dator. Bere itxura iletsuagatik.
Toxikotasuna
Toxikoa.[2]
Nahasketa arriskua
Lactarius torminosus bezalakoa da. Kapela argiagoa duelako eta kapela ez duelako zonatua bakarrik bereizten da. Lactarius pubescens zuria eta txikiagoa da. Pubescens handiago bat bezala har liteke.
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Baso eta parkeetako leku hezeetan.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Suitza, Austria.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak