Lactarius alpinus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Lactarius alpigenes, Lactarius luteus, Lactarius kuehneri.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, hasieran laua, gero hondoratua, azal ilaunduna, hori bizi koloretik okre antzeko kolorera edo ertzean laranja koloretik arre-oreinkume kolorerako eremuekin.
Hanka: 4 cm inguruko garaierakoa eta 0,5 cm inguruko lodierakoa, horixka, orriak eta haragia bezala. Usain ahula du, pixka bat frutarena, zaporea ez oso akrea.[1]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean
Jangarritasuna
Ez da jangarria.
Sasoia eta lekua
Haltzen azpian mendian.
Banaketa eremua
Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Alaska, Ekuador, Espainia, Frantzia, Alpeak, Errusia, Taiwan.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak