La ragazza che sapeva troppo (euskaraz: «gehiegi zekien neska») 1963an Mario Bava italiar zinema zuzendariaren thrillerra da. Adituen esanetan, giallo estiloko lehen filma izan zen.[1]
Istorioa
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Nora Davis, polizia eleberrien zale estatubatuarra, Erromara joango da Ethel izeba bisitatzera. Marcello Bassi doktoreak aireportura iristean hartuko du, eta izebaren egoera delikatuaren berri emango dio. Gau horretan bertan Ethelek bihotzekoa izan zuen eta hil egin zen. Norak ezin Marcello doktorea aurkitu, telefonoa ez baitabil eta, etsita, kalera irteten da laguntza bila, baina norbaitek jo egiten du, zentzua galaraziz. Hala ere, Norak konortea berreskuratuko du zenbait segundotan, metro gutxira emakume bat nola hiltzen duten ikusteko. Hurrengo egunean inork ez du sinetsiko, baina berak, Bassi doktorearen laguntzaz, gau hartan gertatutako guztiaren piezak sartzea erabakiko du.
Aktoreak
Erreferentziak
- ↑ Alberto Pezzotta. Mario Bava. Milano, Il Castoro Cinema, 1995.
Kanpo estekak