La ciudad no es para mí (euskaraz: «Hiria ez da niretzat») film komikoa da, Pedro Lazaga espainiar zinemagileak 1966an zuzendutakoa.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Agustín Valverde jaiotzez Aragoiko Campo Romanos eskualdeko Calacierva herrixkako gizon apal baina kastakoa da. Behin ere ez da bere jaioterritik atera eta egun batez aspaldi ikusi ez duen eta Madrilen bizi den Agustín semea bisitatzea erabakitzen du. Semea lanbidez medikua da, uste handiko emazte eta alaba bat dituelarik. Aita ustekabean semearen etxera iristean, semea eta familiarentzat ezkutatu beharreko norbait bilakatuko da, hiriburuko goi mailako jendearen artean ibili ohi baitira, eta aita herri txikikoa izanik eurentzat "hezitugabe" bat baita, nahiz eta zinezko gizona izan eta gainontzekoei beti laguntzeko prest egon.
Aktoreak
Kanpo estekak