La Pelota Jai alai edo Palermo kaleko sferisterioa Milango Brera auzoko kirol-estadioa da, Sempione parketik gertu dagoena. 1945ean eraikia,[1] 1947 eta 1997 artean, bertan zesta punta partidak antolatzen zituzten. Berraikuntza lanak egin ondoren, 2001etik aurrera beste kiroletako ikuskizunak ere hartu ditu[1] (batez ere Modako Astearekin lotuak).
Zelaia 48,4 × 14,9 metroko azalera (724 m²) du eta 1.200 lagun hartzeko tokia ere badu.[2] 1974an krisian izan ondoren, 1976an Salvatore Laino napolitar enpresaburuak erosi zuen. Honek Sabino Elizbururen laguntzarekin, euskal pilotari handiak eraman zituen.
1964ko La vita agra filmeko eszena baten agertu zen, Ugo Tognazzi eta Giovanna Ralliren parte-hartzea zuena.
Erreferentziak
Kanpo estekak