Pablo Olabidek sustatutako XVIII. mendeko nekazaritza politikaren proiektu garrantzitsuenetariko bateko parte bat izan zen La Carolina herria. Gaztela eta Andaluzia lotzen zituzten bideak jendez betetzeko, eta besteak bestea lapurretei aurre egiteko, sei mila kolono alemaniar, holandar eta espainiar katoliko kokatu zituzten eremu horretako hogeita hamar herri eta herrixketan, hiru zentro berriren inguruan: La Carolina, La Carlota eta La Luisiana. 1775ean, herriok bideragarri zirela erakutsita, nobleek eta Elizak herri hauei, La Luisiana barne, zituzten abantailak kendu eta herri arruntak bihurtu ziren. Erabaki honen ondorioz, herri hau Andaluziako herri berezi bat izatetik, beste herri arrunt bat izatera bilakatu zen.