L'Immortel (euskaraz Hilezkorra), 2010eko Richard Berry frantziar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film bat da. Jean Reno, Kad Merad, Richard Berry, Marina Foïs, Jean-Pierre Darroussin, Catherine Samie eta Joeystarr aktoreek antzeztu zuten.
Jacky "Le Mat" Imbert (1929-), okzitaniar gangsterraren bizitzan oinarritua dagi. "Le Mat" ezizenak probentzeraz "Eroa" esan nahi du, pertsonaiaren izaera eta arriskugarritasunaren adierazgarri.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Charly Matteï (Jean Reno) hiru urte erretiratua daramatzan Marseillako mafiaburu ohi bat da, emaztea eta semeekin bizimodu lasaia biziz. Baina gizon batzuk tiroz erasotu eta 22 bala-zauri jaso ostean hiltzat lagako dute. Mirariz bizirik atera eta Tony Zacchiaren (Kad Merad) bila abiatuko da, berau hiltzen saiatzea ausartuko litzakeen gizon bakarra. Tonyk akats bat egin du, saiakeran hutsegitea.
Aktoreak
Kanpo estekak