Kwanzaa
| Kwanzaa | |
|---|---|
| Mota | jaieguna |
| Honen izena darama | first (en) |
| Omentzen du | afro-estatubatuar, Panafrikanismo eta Afrikar diaspora |
| Indarraldi | 1966ko abenduaren 26a - |
| Egun | Abenduaren 26 Abenduaren 27 Abenduaren 28 Abenduaren 29 Abenduaren 30 Abenduaren 31 urtarrilaren 1 |
| Fundatzailea | Maulana Karenga (en) |
| Kultura | afro-estatubatuar eta Afrikar diaspora |
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Osagai hau/hauek du/ditu | |
Karamu (en) | |
| Webgune | officialkwanzaawebsite.org |
Kwanzaa (ˈkwɑːn.zə) kultura afro-amerikarraren urteroko ospakizuna da, abenduaren 26tik urtarrilaren 1erakoa. Karamu izeneko jaian amaitzen da, normalean seigarren egunean. Maulana Karenga ekintzaileak sortu zuen. 1966an ospatu zen lehen aldiz. 2015eko inkesta batek inkestatutakoen % 1,9k Kwanzaa ospatzeko asmoa zuela erakutsi zuen (sei milioi pertsona inguru Ameriketako Estatu Batuetan)[1].
Historia
Maulana Karengak Kwanzaa sortu zuen 1966an Wattseko istiluen ostean[2] afro-amerikar jaialdi gisa[3]. «Beltzei Gabonetako oporraldiaren alternatiba bat ematea eta euren historia ospatzeko aukera ematea, gizarte menderatzailearen praktika imitatu beharrean» bere helburua zela esan zuen[4].
Karengaren arabera, Kwanzaa izena matunda ya kwanza (lehen fruituak) swahilizko esalditik dator[5]. A gehigarri batekin idaztea erabaki zuen, zazpi letra sinbolikoak izan zezan[6].
Lehen urteetan, Karengak esaten zuen Gabonetako alternatiba izatea nahi zuela. Jesus psikotikoa izan zela eta kristautasuna «zurien erlijioa» zela uste zuen[7]. Kwanzaa ospatzen duten afro-amerikar askok Gabonak ere ospatzen dituzte[8].
Nguzo Saba (zazpi printzipioak)

Kwanzaak Nguzo Saba (Kwanzaaren zazpi printzipioak) ospatzen ditu. 1965ean garatu ziren, Kwanzaa bera baino urtebete lehenago. Kwanzaaren zazpi egunetako bakoitza printzipioetako bati eskainita dago[9]:
- umoja (batasuna): familian, komunitatean, nazioan eta arrazan batasuna lortzea eta mantentzea.
- kujichagulia (autodeterminazioa): geure burua definitzea eta izendatzea.
- ujima (lan kolektiboa eta ardura): gure komunitatea elkarrekin eraiki eta mantentzea eta gure anai-arreben arazoak gure arazo bihurtzea eta elkarrekin konpontzea.
- ujamaa (ekonomia kooperatiboa): gure dendak eta bestelako negozioak eraiki eta mantentzea eta elkarrekin etekina ateratzea.
- nia (helburua): gure komunitatearen eraikuntza eta garapena gure bokazio kolektibo bihurtzea, gure herriaren handitasuna berreskuratzeko.
- kuumba (sormena): beti ahal dugun guztia egitea, ahal dugun moduan, gure komunitatea heredatu genuena baino polit eta onuragarriagoa uzteko.
- imani (fedea): bihotz-bihotzez sinestea gure herrian, gurasoetan, irakasleetan, buruzagietan eta borrokaren zuzentasunean eta garaipenan.
Ikurrak

Kwanzaa ospakizunaren ikurrak hauek dira:
- kinara (zazpi kandelentzako argimutila)[10];
- Mishumaa Saba (zazpi kandela);
- mazao (nekazaritza-produktuak);
- mahindi (artoa);
- Kikombe cha Umoja (Batasun Kopa);
- zawadi (opariak).
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Prosper Insights & Analytics, Monthly Consumer Survey» National Retail Federation.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Wilde, Anna Day. (1995). «Mainstreaming Kwanzaa» Public Interest 119: 68-80..
- ↑ (Ingelesez) Alexander, Ron. «The Evening Hours» The New York Times 1983-12-30.
- ↑ (Ingelesez) Williams, Max. «Kwanzaa celebrates culture, principles» Brookhaven Courier 2008-11-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-07-08).
- ↑ (Ingelesez) Hartman, Holly. (2021). «Kwanzaa» Infoplease.
- ↑ (Ingelesez) Mayes, Keith A. (2009). Kwanzaa: Black Power and the Making of the African-American Holiday Tradition. Routledge, 228 or. ISBN 9781135284015..
- ↑ (Ingelesez) Karenga, Maulana. (1967). Religion. in: The Quotable Karenga. University of Sankore Press, 25 or..
- ↑ (Ingelesez) Williams, Lena. «In Blacks' Homes, the Christmas and Kwanzaa Spirits Meet» The New York Times 1990-12-20.
- ↑ (Ingelesez) Karenga, Maulana. (2008). «Nguzo Saba» The Official Kwanzaa Web Site jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-12-31).
- ↑ (Ingelesez) «Kinara» Merriam-Webster.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.